ñigo Aurrekoetxeak 22 urte daramatza San Prudentzioko Armentiako lau postutan jartzen eta aurten ziurtatu du berezoak ezin badirela bere postuetara hurbildu, bera izango dela taloa bezeroeen etxeetara eramango duenak. "Konfinamenduaren lehen astea oso gogorra izan zen guretzat. Ez nuen ezer saldu eta ulertu nuen egoera horretan ezin nintzela gehiegi luzatu, zerbait egin behar nuen bezeroak izaten jarraitzeko, beraz, horregatik bururatu zitzaidan etxez etxeko salmentak egitea bezeroak behar zutena eskatzen baziguten. Eta salmenta horietan taloak ere eramaten ditut, batez ere San Prudentzio iristear dagoen egun hauetan, horrela ez da taloa jatearen tradizioa galtzen", dio Iñigo Aurrekoetxea Loiuko arduradunak.

Beraz, konfinamenduaren lehen astearen ostean, Iñigok bere ekimena zenbait komunikabidetan iragartzea erabaki zuen, eta berak martxan jarraitzen zuela ohartarazi zien bezeroei. Eta iragarki horietatik laster lortu zuen nahi zuen erantzuna. "Iragarkiak jarri eta gero, zortea izan nuen, nire bezeroek badakite zer produktu eta elikagai saltzen ditudan, eta badakite ere nola egiten dudan lan eta laster deitu zidaten lehen eskariak egiteko. Gainera, eskatzen didaten lekura joaten naiz; Arabara, Gipuzkoara edo Bizkaira, ez zait axola nondik deitzen didaten, bertara noa gustura gainera", helarazten du. Izan ere, egun gutxitan Iñigo Euskadin barrena dabil. Algortako eta Bizkaiko hainbat tokitako enkarguetatik hasi eta egun berean Arabaraino taloak eta haragi ezberdinak banatzeko asmoarekin. "Gaur (atzogatik) Gasteizera etorri gara. Enkargu batzuk eginez deitu digute, berehala martxan jarri gara. Zerbait bazkalduko dugu laster eta Bizkaiara itxuliko gara banaketa gehiago egiten jarraitzeko", nabarmentzen du.

Aurten 200 postu inguruk ezin izango dute Arabako zaindariaren jaia animatu eta ospatu arabatar guztiekin batera. "22 urte daramatzat San Prudentzio egunean Armentiara joaten taloak saltzeko prest eta, jakina, koronabirusak eragindako estatu alarma egoerak kalte handia eragingo du joan ohi garenon artean", aitortu du. Izan ere, bera lau postutan jarri ohi da beti, eta postu horietan gogoz eta ilusioz lan egiten du erakusmahaiaren atzean bezero guztiei artatzeko. "Baina aurten desberdina izan behar badu, dagoen egoerara moldatu egin beharko gara. Bezeroak ezin badira nire postura etorri, ni haien etxeetara gustura joango naiz taloak saltzeko", erantsi du. Hori bai, eskaera guztiak enkarguz egiten dira 670.66.53.70 telefonoan. "Astearte honetarako talo eskaerak ditugu Araban, beraz, bertan izango gara beste urte bat gehiagoz; gure 23. urtea San Prudentzio festa ospatzen".

Etxez etxe. Iñigo Aurrekoetxeak Loiutik Euskadi osora eramaten ditu etxez etxe eskaerak: bizkaiko kalloetatik hasi eta oilaskoa, odolkia, txorizoak, txistorra, entrekota, txuletak... eta taloak ere. 22 urte daramatza arabarrei San Prudentzion taloak jaten ematen eta aurten konfinamenduak eta koronabirusak jaia bertan behera uztea eragin dutenez, berak erabaki du taloak bezeroei eramatea 670.66.53.70 telefonoan eskaria eginez. Bere produktu eta elikagai guztiak saltzen jarraitzen ditu.