- Arabako psikologoek bat egin dute koronabirusari aurre egiteko eta bide horretan arreta telefonikoa eskaini diete herritarrei, haien zalantzak, kezkak eta beldurrak entzutearren egoera hau lehenbailehen gainditzeko. Horretarako, martxoaren amaieratik daramatzate deiak jasotzen 631 384 965 telefono zenbakian, baita mezuak colegiopsicoalava@gmail.com helbidean ere, arreta hau mantentzeko bi bideak baitira hauek.

Psikologoen elkargoaren dekanordea den Begoña Vicinayk azaldu dionez DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA egunkariari, gurasoek dei egiten dute egun hauetan haien seme-alabekiko kezkak helarazteko. Horietako asko portaera aldaketei buruzkoak dira. Izan ere, lehen gustatzen zitzaizkien jarduerak orain ez dituzte egiten.

Beste batzuetan ere ikusten dute atzerakada moduko bat egon dela, baina oso txikiak direnean prozesu horiek batzuetan heltze garapenaren parte direla dio Vicinayk. Hala ere, denboran mantentzen direla ikusten badute gurasoek, zer gertatzen ari den aztertu beharko da.

Dena den, "segurtasun testuinguru" bat eman behar zaiela dio dekanordeak. Gurasoek konfidantza eman behar diete haien seme-alabei. Funtsezkoak diren aholkuak ere ematen ditu Vicinayk.

Azalpenak eman behar zaizkiela dio, baina haien adinari egokituta. Azalpenak errazak izan behar dira, "kalean gauzatxo bat dagoela eta irteten bagara min eman diezagukela esanez, adibidez".

Aldi baterako egoera bat dela ere esan behar zaie, eta momentu honetan profesionalak lanean dabiltzatela hau lehenbailehen konpontzeko eta aurrerapen zientifikoak egiten ari direla.

Adibidez, gurasoek konfidantza giro bat sortu behar dute, haien seme-alabek ireki daitezen eta haien buruetatik dabilena konta dezaten, horrela kezkak edo zalantzak argitu ahal izateko.

Baita ere emozioak partekatzeko etapa izan daiteke, baita txikiei egoera hau gainditzeko tresnak emateko, edo hauen autonomia sustatzeko; adibidez, ipuinen bidez konta dezakete zer gertatzen zaien, edo etxeko lanetan parte hartu dezakete aktiboki.

"Batzuetan ez dugu kontuan hartzen ere aspertzen ikasi behar dugula. Denbora bat eman dezakegu aspertzen, eta haiek izan daitezen modu horretan egoera horretatik ateratzeko tresnak bilatzen dituztenek", azaltzen du.

Gurasoei ematen dien beste aholku bat hauek jasotzen dituzten informazioak egiaztatzea da, eta soilik bide ofizialetatik datozenak sinetsi.

Vicinayk, orain lana eta klaseak etxean egiten direla aprobetxatuz, guneak errespetatzeko aukera izan daitekeela dio. Izan ere, batzuetan ordenagailua partekatu behar dute gurasoek seme-alabekin, eta egoera hau hori egiten ikasteko aukera izan daiteke. Baita ere, txikiek eta gazteek ezin dituztela momentu honetan familiarekin eta lagunekin harremanak galdu azpimarratzen du. Horregatik, telefonoz edo bideoz mantendu dezakete hori.

Gainera, etxean bizi direnen harremanak sendotu daitezke. Izan ere, dekanordeak dioenez, "ez gara egunero berdin egongo, eta honek zabaltzeko aukera eman diezaguke, txarto gaudenean esateko. Horrekin, gure seme-alabek ere ikasiko dute haiei zer edo zer gertatzen zaienean kontatu dezaketela".

Amurrion ere Amurrioko udal aldizkariaren azken zenbakian, gainera, eta Psikologoen elkargoak emandako gidalerroak jarraituz, umeei covid-19aren inguruan gertatzen ari dena azaltzeko aholkuak plazaratu dituzte.

Udalaren psikologo taldeko kidea den Gotzon Minguezek DIARIO NOTICIAS DE ALAVA egunkariarekin hitz egin du aholku hauen berri emateko. "Egoera desberdin batean egoteak ere zerbait positibo eman dezake", adibidez, egoera gogorrak gainditzen ikasteko.

"Pertsonak ez dira denborarekin hezten. Hori egiteko, gauzak gertatu behar dira, eta hau gure seme-alabak hezteko aukera eman diezaguke", dio. Txikiek gaixotasun bat zer den ulertzen dute gainera, egoera berezi bat dela eta batzuetan etxean denbora bat eman behar dutela hau gainditzeko. "Hori ezagutzen dute eta haien esperientzian oinarritu gaitezke".

Epidemia edo pandemia bat zer den, berriz, ez dakite, eta horrekin "kontuz ibili behar gara. Haien segurtasuna inporta zaie, eta prebentzioaren garrantzia azpimarratu behar dugu (etxean bagaude eta gure burua zaintzen, zaila izango da gaixorik jartzea). Posibilitatearen eta probabilitatearen arteko desberdintasunak argi utzi behar ditugu gainera", azaltzen du.

Baita ere, eta Vicinayekin bat eginez, familiarekin eta lagunekin harremanak mantentzea garrantzitsua dela dio, hauek ondo daudela bermatzeko. "Kontuz ibili behar gara gainera datuekin. Umeei esaten badiegu, adibidez, 200 bat pertsona hil direla, haien eskola osoa dela pentsatuko dute. Eta milaka badira, Amurrio osoa dela, adibidez, pentsatuko dute. Ondo gaudela esan behar diegu, eta gizartearen gehiengoa ondo dagoela ere", dio.

"Espero genuena ez badugu lortzen, horrek frustrazioa sortzen du, eta hori oso sentimendu konplexua da", dio gainera Minguezek. Horregatik, momentu honetan frustrazioa gainditzen lortzea ondo dagoela deritzo.

"Hori gainditzen ikasi behar dute eta guk guraso bezala ulertu behar dugu normala dela. Ezin dira beti pozik egon, batzuetan tristura normala da", dio. Hala ere, entretenitzeko tresnak pentsatzea ondo dago, eta hilabete bat etxean ematea gogorra dela ulertzen du, baina pasako den zerbait dela pentsatu behar da, eta guraso bezala hori kontuan hartu behar dela dio Minguezek amaitzeko.

Umeentzat. Umeei azalpenak eman behar zaizkie, baina haien adinari egokituta. Hauek errazak izan behar dira, "kalean gauzatxo bat dagoela eta irteten bagara min eman diezagukela esanez, adibidez".