- Bizikletaren Industriaren Munduko Elkarteak komunikatu bat zabaldu du munduko gobernu guztiei zuzenduta, bizikletaren erabilera sustatu eta erraztu dezaten. Gasteizko Bizikleteroak elkarteak ere berdina egin du.

Elkarte horrek atzo azaldu zuenez, "bizikleta garraiobide gisa erabiltzeak aukera ematen du pertsonak banaka mugitzeko, gainerako herritarrekiko segurtasun-distantziak mantenduz. Gainera, bizikleta garraiobide gisa erabiltzeak ariketa fisikoa egitea errazten du, sistema kardiobaskularra eta birika osasuntsuak mantenduz eta, ondorioz, herritarren osasuna hobetuz, eta, horrela, birusaz kutsatuta egonez gero konplikazioak saihestuz". Hori dela eta, bizikleta "lehentasunezko mugikortasun aukeratzat" jotzea eskatu dute elkarte honek eta bizikletaren aldeko hiri sareak, "kutsatzeko arrisku txikia" duen ibilgailua delako.

"Gasteizko Udalari dagokionez, mugikortasun iraunkorreko araudi eta planen arabera bizikleta lehentasunezko ibilgailutzat jotzen baitu, hala ere, Udala, Covid- 19ren aurreko salbuespenezko neurriak atalean, Zirkulazioaren, merkataritza-jardueren eta beste gai batzuen murrizketak atalean, alarma-egoera azaltzeko maiz egiten diren 111 galderetan, galdera bakar batek ere ez du bizikleta aipatzen, eta bizikleta behin bakarrik aipatzen da: "Gidabaimenik ez izateak ez du justifikatzen beste pertsona batek eramatea, desplazamendu hori beste baliabide egoki eta arrazoizko batzuk erabiliz egiteko aukera badago (garraio publikoa, Oinez, bizikletaz)". Hartutako neurrien bilduma, gomendioak, elkartasun-sarea eta Udalaren komunikazioak atalean ere aipamen bat egiten dute: "Bizikleta VG Biziz sareko punturen batean gordeta duten pertsonek instalazioetan eduki dezakete zigorrik jaso gabe".

"Gasteizko mugikortasunean bizikleta lehentasunezko ibilgailua denez, eta Covid-19aren krisiarekin funtsezko ibilgailu bihurtu denez, eskatzen dugu ezinbestekoa dela udalaren webgunean bizikleta-mugikortasunari buruzko atal bat eskaintzea, oraindik argi ez dauden gaiekin, hala nola, erabili daitekeenean eta ez dagoenean, eta epidemian bizikleta erabiltzeko segurtasuna bermatzeko gomendioak ematea".