- Ez da une onena herritarrentzat. Etorkizun hurbilarekiko ziurgabetasuna, koronabirusaz kutsatzeko beldurra eta konfinamendua bera herritarren animoak murriztu ditu. Baina familia batzuek, ordea, horri egoera ekonomiko latza gehitu behar diote.

"Koronabirusak etxean giltzapetu gaituenetik, emaztea eta biok ezin gara kalera lan bila irten, eta gainera, nire seme-alabek ez dute jangelan jaten, etxean bazkaldu behar dute... Egoera hau, birus hau, pobretzen ari gaitu. Hiru alditan bazkaltzeari utzi diot, dugun janaria umeentzat gordetzeko". Adierazpen horiek Davidek egiten ditu, izen faltsu horren pean bere anonimotasuna gorde nahi duen gasteiztarrak. Izan ere, urte bateko eta bederatzi urte bitarteko lau seme-alaba ditu, eta ez du nahi bere inguruko inork, ezta ikastetxean ere, birus hori arrastaka eramaten ari zaien pobrezia izugarriaren berri izatea. Egoera hori, herritar batzuen pobrezia, larriagotu egin daiteke konfinamendu egun hauetan; egun horietan, gainera, etxeko txikienek ez dute ikastetxeko jangelan bazkaltzen eta horrek familien hileko aurrekontua goratzen du. David enpresagintzan lizentziaduna da Alemaniako unibertsitatean. Hala ere, Euskadin sektore askotan egin du lan, laguntzaile gisa edo obra ezberdinetan. Tamalez, hilabete batzuk daramatza langabezian edo aldi baterako lanetan. Emaztea erizain laguntzailea da eta adinekoentzako eguneko zentroetan lan egiten du lan temportala gisara. Baina koronabirusaren hedapenak Alarma estatua dekretatzera behartu zuenetik, etxean dira biak. Normalean, bikote horrek langabezia eta DSBE laguntzak jasotzen ditu baina birus horren egoeraren urduritasunengatik, "despistatu egin ginen", eta ez zuten eskaera berritu. Beraz, hilabete honetan diru zorroan euro gutxi batzuekin biziraun beharko dute. "Koronabirusak ez digu borroka hau irabaziko, dirurik gabe geratu arren, lanera itzuliko gara. Egoera honetatik ateratzea lortuko dugu, eta kalera itzuli bezain laster badakit lanak aurkituko ditugula", dio baikortasunez Davidek bere aurpegian irribarre bat marraztu nahian.

Hilero familia horrek 600 euro behar ditu bere etxebizitzaren alokairua ordaintzeko, eta 600 euro inguru familiako sei kideen elikadura erosteko. Hau da, 1.200 euro gutxienez, aurrera bota ahal izateko. Hilabete honetan, ordea, izango duten dirua ez zaie 400 eurora iritsiko. "Hilabete honetan 370 euro inguru izango ditugu, eta diru horretatik 200 euro nire etxekoandreari emango dizkiot hilabete honetako alokairuagatik. Gertatutakoa azaldu diogu, eta lanera bila atera ezin garela dakienez, ulertu du, eta hilabete honetan epeka ordaintzeko esan digu, pixkanaka, horrek pixka bat lasaitu gaitu", dio. Gainontzeko 170 euroekin, hurrengo hiru asteetako supermerkatuan erosketak egiteko banatu beharko dituzte. "Ez duzu ideiarik ere egiten zein ondo ikasi dugun ekonomia nire etxean administratzen. Egoera hori dela eta, aste batzuk daramatzagu oso gaizki pasatzen, eta lehengoan emaztearen senide batek 30 euro eman zizkigun, eta ez dakizu 30 eurorekin erosi ahal izan genuen guztia", dio esker onez. "Itxaropena izan behar dugu", dio.

1200

Etxebizitzaren alokairuaren 600 euroak ordaintzeko bakarrik, eta 600 euro inguru elikaduran, familia horrek gutxienez 1.200 euro behar ditu hilean.

370

Lana baina baliabide ekonomiko gutxi duten pertsonen pobrezia da hau. Bikote horrek 370 euro baino ez ditu kobratuko hilabete honetan.