- Konfinamenduak lehendik errotuta zegoen joera berri bat ekarri du, baina orain bikoiztu egin du haren erabiltzaileak: Interneten erabilera eta on line erosketak. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak hainbat aholku eman zituen atzo herritarrentzat, segurtasun baldintza batzuk bermatzeko asmoz. "Aholku horiek ematen ditugu Interneten herritarren jarduera nabarmen ugaritu den une honetan, Covid-19 birusaren hedapenak eragindako konfinamenduaren ondorioz", azaldu zuten atzo Ertzaintzatik, eta erantsi zuten: "Aholkuak telelanarekin eta beste jarduera komun batzuekin lotutako neurrietan zentratzen dira, hala nola online erosketan, sarean sarbidea duten gure gailu elektronikoen oinarrizko mantentze-lanetan edo asmo txarreko mezuen aurrean dugun jokabidean, gure segurtasuna babesteko".

Nola bihurtu zure etxea ziberleku segurua? Galdera honekin hasita, Ertzaintzak erantzunak ematen ditu. Lehenik eta behin, wifiaren pasahitza beti aldatzea eta lehenetsita datorrena ez erabiltzea gomendatzen du. Ordenagailuan antibirusa aktibatzea ere garran-tzitsua da, Internetera konektatutako gailu guztietan erabiltzeko. Horrela, erabiltzaileek sistema eragilea kaltetu edo hackeatzen duten fitxategi maltzurrak deskargatzea saihestuko da. Garrantzitsua da egun eta asteetan Interneten onar-tzen diren baimen guztiak berrikustea, funtsezkoak ez direnak ezabatu ahal izateko. Eta pasahitzei dagokienez, "sendoak eta desberdinak izan behar dute zure helbide elektronikorako eta sare sozialetako kontuetarako", dio Ertzaintzak. Hori horrela egitea gomendagarria da, batzuetan, hackerrek milaka internauten erabiltzaile izena eta pasahitza lapurtzea lortzen dutelako, eta pasahitza berak erabiltzaile baten kontu eta sare sozial guztiak irekitzen baditu, hackerrak are kalte handiagoa egin ahal izango du.

On line erosketei dagokienez, saltzaile fidagarriei erostea gomendatzen da, edo, gutxienez, erabiltzaileek saltzaile jarri dioten iri-tzia berrikustea. Gainera, eskain-tza bat merkeegia edo onegia denean, onena mesfidantzaz joka-tzea eta erosi aurretik "birritan pentsatzea" da, ez dadila izan eroslea produktua gabe geratzea, eta baita dirua gabe ere. "Erne egon" dio Ertzaintzak, eta zentzuz joka-tzeko deia egiten du, herritarrek ez dezaten euren kontu korronteko zenbakia inorekin partekatu, ezta norberaren finantza informazioa ere. Eskatu gabeko esteka eta fitxategi erantsiak ere ez dira ireki behar, informazioa pasahitza edo kontu korronteko zenbaki gisa hackeatzeko birusa izan daiteleelako. Topikoa dirudien arren, ezezagunei dirurik ez bidaltzea gomendatzen du ere Ertzaintzak.

Haurren zibersegurtasunari dagokionez, jostailu adimendunen segurtasuna eta pribatutasuna berrikustea gomendatzen da, gurasoen kontrola erabiltzea haurren online jarduera babesteko eta, batez ere, haurrekin zibersegurtasunari buruz hitz egitea: "Entzun haien online esperientziak eta azaldu bai online, bai offline seguru egoetaren garrantzia". "Gogoratu: informazioa eguneratua lortzeko, jarraitu iturri ofizialei. Ziberdelitu baten bikitma bazara, Ertzaintzari jakinarazi beti".

Landu ezazu telelan-politika argi bat, barne hartuta baliabide korporatiboetara iristeko jarraibideak ezartzea eta arazoren bat izanez gero norekin harremanetan jarri erabakitzea. Ezarri prozedura argi bat, segurtasungorabeherarik baldin baduzu ere. Aplikatu neurri gehigarriak bitarteko eta goi-mailako agintariek sinatzeko, onartzeko/berrikusteko eta haiei informatzeko den dokumentazioarekin", dio Ertzaintzak. Eta eransten du: "segurtatu zure tele lan ekipoa. Ezarri zenbait neurri, hala nola: enkriptatutako disko gogor bat, jardunik gabeko denborak, pribatutasunpantailak, autentifikazio sendoa, bitarteko ateragarrien (adibidez, USB gailuak) kontrola eta zifratzea. Ezarri urruneko prozesu bat galdutako edo lapurtutako gailu baterako sarbidea desgaitzeko".

Langileei zuzendutako aholkuei dagokienez, Ertzaintzak hainbat alderdi azpimarratzen ditu. Horien artean honako hau: "Kontuz ibili edozein jarduera susmagarrirekin eta eskaerekin, bereziki finantza-gaiekin zerikusia badute. CEOari zuzendutako iruzur bat izan liteke! Zalantzarik baduzu, egiaztatzeko, deitu eskatzaileari. Ez egin klik eskatu ez diren mezu elektronikoetan eta testumezuetan jasotako esteka edo fitxategi erantsietan". "Ez baliatu telelaneko gailuak erabilera pertsonalerako".

Gomendioak. Lehenik eta behin, wifiaren pasahitza beti aldatzea eta lehenetsita datorrena ez erabiltzea gomenda-tzen dute. Ordenagailuan antibirusa aktibatzea ere garran-tzitsua da, Internetera konektatutako gailu guztietan erabiltzeko.

Telelana. "Landu ezazu telelan-politika argi bat, barne hartuta baliabide korporatiboetara iristeko jarraibideak ezartzea eta arazoren bat izanez gero norekin harremanetan jarri erabakitzea. Ezarri prozedura argi bat".