- Salburuan kokatutako ostalaritza lokal baten barruan bilduta zeuden hiru lagun salatu ditu Ertzaintzak. Eusko Jaurlari-tzako segurtasun sailak atzo jakinarazi zuenez, asteazkenean gertatu zen gertaera hori, goizeko hamaikak aldera. Ordu horretan, bizilagun batek Ertzaintzari deitu zion, taberna horretan hainbat lagun bildu zirela jakinarazteko. Telefono-dei horren ondoren, Ertzaintza gertakarien lekura joan zen, eta egiaztatu zuen establezimenduaren barruan hiru lagun zeudela.

Gertaera horren ostean, gutxienez 601 euroko isuna jarri zieten hiru lagunei.Horrez gain, Er-tzaintzak espedientea ireki dio lokalaren jabeari, establezimendua alarma egoeran irekitzeagatik, Errege Dekretuak baimen-tzen ez duenean. Isun hori, ordaindu beharko duten diru kopurua zehatz-mehatz jakin ez den arren, 3.000 eta 10.000 euro artekoa izan daiteke, larritasunaren arabera.

Bestalde, udaltzainek 19 urteko gazte bat atxilotu zuten asteazkenean, agintaritzaren agenteen aurkako atentatua eta desobedientzia egotzita. Kasu horretan, patruila batek eman zion geldialdia Boluntario Entrega kalean, kalean zergatik zegoen galdetzeko. Gazteak erosketak egiten ari zela erantzun zion, eta bilgarri bat atera zuen prakatik, marihuana zena, ustez, eta ahoan sartu zuen. Hori esan eta gero korrikan aldendu zen lekutik baina poliziek atxilotzea lortu zuten. Er-tzainetxera eraman eta gero aske utzi zuten, zitazioa jasotzen duenean epaitegian agertzeko betebeharrarekin.

Gainera, gertakizun honetatik at, Ertzaintzak, alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak bete-tzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduketa berezien baitan, asteazkena, 1.289 pertsona identifikatu zituen eta 3.163 ibilgailu geldiarazi zituen. Kontrol horietan 128 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik. Er-tzaintzak, bestalde, persona bat atxilotu zuen atzo. Euskadiko hiriburu eta udalerrietako Udaltzaingoek, berriz, 966 pertsona identifikatu zituzten, 2.268 ibilgailu geldiarazi zituzten eta 173 isun jarri zituzten herenegun, astelehena, egunean zehar. Horrez gainera, 3 pertsona atxilotu zuten. Zenbaki horietatik 99 laguni Araban identifikatu zituzten. Joan etorriak ekiditzeko, ntzak eta udaltzaingoek berriz ere kontrol bereziak egingo dituzte, gaurtik hasita igandera arte, errepide eta garraio-geltokietan, asteburuan Euskadiko eta Euskaditik kanpoko bigarren etxebizitzetara joatea eragozteko. Konfinamendu-neurriak ez betetzeak zigorra ekar dezake.