Esperotakoa, desiratua -eta gorrotatua ere bai- eta, batez ere, ospetsua. Gasteiz hiriak tranbiaren zabalkuntza estreinatu zuen atzo, hainbat kontzerturekin eta doako sarrerarekin, goizeko hamaiketatik aurrera. "Askorentzat gogoz espero izan dugun inaugurazioa izan da, irrika handia genuen azkenean tranbia unibertsitateetaraino iritsiko zela. Egia esan, geltoki berria ez dago oso urrun Angulematik, baina goizeko lehen orduan edo eskolak amaitzen ditugunean asko eskertuko dugu", zioen atzo Mirianek, tranbia estreinatu ondoren irakasle-ikasketak egiten ari zen ikasleak. Hamaiketan, hegoaldeko tranbia ofizialki inauguratu zuten, Angulema eta Arabako Campus arteko zatian. Eta inaugurazioarekin batera tranbia luze berriak ere kalera atera ziren. Hala, bi urteko obra eta lanaren ondoren egin daitekeen inaugurazioa da.

Ibaiondoko linea izango da azkenean unibertsitateraino iritsiko dena, Abetxukuko linea Salburura joango baita etorkizunean. Hasiera batean Abetxuko-Unibertsitatea eta Ibaiondo-Salburua adarrak egitearen aldeko apustua egin zen. Baina Salburuarako adarra zerbitzuan ez zegoen bitartean, Abetxuko-Florida eta Ibaiondo-Unibertsitatea ibilbideak egitea erabaki zen. Horren arrazoia da Ibaiondoko adarrak Abetxuko-Arriagakoak baino erabilera gehiago dituelako. Hala ere, egoera hori alda liteke Salburuarako adarra inauguratzen denean. Atzo tranbiaren zabaltze hori unibertsitario batzuk ere ospatu zuten. Izan ere, egunkari honi beraiek azaldu zioten moduan, handitze horrek "aurrerapauso handia" dakar ikasleentzat. Tarte berriaren estreinaldia zazpi moduluko unitate berrietako baten barruan girotu zuen Geraldine jazz taldeak. Hamabietan Martinez de Aragon kalean, Unibertsitatearen azken geltokiaren ondoan, Korrontzi folk talde ezagunak jo zuen eta ondoren, Itziar Yague gasteiztarrak, beste kontzertu bat ere eskaini zuen. Inguru berean Euskolabel pintxoak egon ziren prezio herrikoietan.

Goizeko hamarrak eta laurden baino ez zituen markatzen erlojuak, protestak kalean ere nabaritzen hazi zirenean. Izan ere, pertsona asko -horien artean, Hegoaldeko tranbia ez zabaltzearen aurkako auzo-plataforma- batu egiten ziren handitze horren aurka protesta egiteko, Linea arteko kondenatuak lemapean.

Plataformako kide ez diren bizilagun batzuek ere gaitzespena agertu zuten egunkari honetan, eta "auzoa txikitu" dutela ziurtatu zuten. Hori izan zen, Luciaren kasua, hain zuzen ere, inaugurazioa hasi aurretik tranbiaren geltoki berritik buelta bat eman nahi izan baitzuen, eta haserre azaldu zen: "Guztiz alferrikakoa da handitze hau egin izana, obra gehiegi izan da Angulemako geralekua hor ondoan edukitzeko", adierazi zuen urruntzen zen bitartean. "Auzoa txikitu digute", ziurtatu zuen. Carmen, auzoko emakume bat, konformistago agertu zen. "Ez dakit egin duten obra guztia konpentsatzen duen", aitortu zuen. Baina gaineratu zuenez, "baina egin dutenez, erabili egingo dut, zeren, azken finean, ezertarako balio ez duelako nik protesta egitea, tranbiaren linea hau modu berean irekiko luketelako". Eta esan eta gero, egin: "Estreinatuko dudan lehen bidaiarietako bat izango naiz. Asteazkenean Ibaiondora joan behar dut nire biloben bila, eta gaur probatu nahi dut, primeran funtzionatzen duela jakiteko ", esan zuen minutu gutxi batzuk lehenago tranbiara igo aurretik.

Neutroago agertu ziren linea hau erabiliko ez zuten pertsonak, baina, hala ere, ospatzera joan zirenak. Hau Toribioren kasua ere izan zen, hain

zuzen ere. Bere kasuan, normalean ez du asko bisitatzen unibersitateen gunea, baina, hala ere, ez zuen inagurazioa galdu nahi, eta, beraz, tranbia iritsi baino lehen, bera zain egon zen geldialdian, egonezinik. "Zaramaga auzotik nator eta orain, tranbia iritsi orduko, sartu eta lehen bidaian joango naiz. Seguruenik orain tranbiaren linea honaino zabaldu dutenez, maizago etorriko naiz auzo honetan kafe bat hartzera. Gainera, nire ustez, positiboa da linea jarri izana, bizitza gehiago emango dio auzoari, etortzen ez den jende asko etortzen hasiko delako, suposatzen dut".

Juan Antonio eta Damian Lakuako bizilagunak ere ez dira auzo horretara joaten, eta, aitortzen dutenez, ez dute tranbiaren linea berria asko erabiliko. "Giroa ikustera baino ez gara etorri", aitortu zuten biek. Handitze horren ideia, ordea, ondo iruditu zitzaien; izan ere, "Lakuan etxetik gertu daukagu, eta primeran datorkigu". Juan Antonio eta Damian ondoan, Judmilak eta haren alabak arreta jartzen zioten kontzertuari. Bien kasuan, ez zuten tranbia estreinatzeko asmorik, ezta probatzeko asmorik ere: "Autoz etorri gara", aitortu zuen Judmilak. "Duela urte batzuk oso ondo etorriko zitzaidan, baina orain ez naiz hemendik bizi, eta, egia esan, zabalketa berri honek ez dit eragingo".

Pilar zen tranbiaren linea berriaz pozik zegoena. Lehen ordutik, tranbia noiz iritsiko zain egon zen, nahiz eta pixka bat kontrolatzeagatik bakarrik izan, izan ere, atzo ez zuen bertara joateko beharrik, baina, doakoa zenez, agian alaba bisitatuko zuela aitortu zuen: "Alaba Lakuan bizi da, eta primeran datorkigu tranbia luzatu izana; orain badu beste aitzakia bat ni bisitatzera etortzeko. Momentuz, agian, alaba bisitatzera joango naiz". Manuelek, auzoko beste bizilagun batek, pozik zegoen eta adierazi zuenez, "tranbia etxe azpian izatea gustatzen zait, pozik nago". Bizilagun honek esan zuen ez zituela kexak ulertzen, autoek "zarata gehiago sartzen dutelako eta enbarazu gehiago egiten dutelako". "Nik bai erabiliko dudala tranbiaren linea berri hau. Gaur ez, ez baitut inora joateko asmorik baina batzuetan Abetxukura joaten naiz eta oso ondo etorriko zait nahiz eta bi tranbia hartu behar izango dudan".