gasteiz - Atzo Euskadiko ekoturismo III. foroa hasi zen Europa Jauregian eta bertan gaur ere ekoturismoaren eremuko adituak bilduko dira, Asturias erkidego gonbidatu gisa izanda. Foro hau, gogoratu zuen Turismo, merkataritza eta kontsumoko sailburu den Sonia Pérez Ezquerrak turismo aktiboa eta arduratsua bultzatzeko borondatearekin sortu zen.

Ekoturismoak lagundu egiten du, azaldu zuten bezala, turismoa lurralde osotik banatzen, desestazionalizazioan eta egonaldia luzatzen. Horren inguruan, sailburuak honakoa nabarmendu zuen: "Non gure hiriak diren Euskadi bisitatzeko turisten lehenengo motibazioa, gure politikek lagundu egin behar dute fluxu gutxien jasotzen duten eremuak, barrualdeko turismoa eta gutxien ezagutzen diren baliabideak bultzatzen".

Bestalde ere, gogoratu zuen ekoturismoa "bidaia berezi baten xede" izan daitekela, kulturaren eta hirien eskaintzaren osagarri. Amaitzeko, Ezquerrak azpimarratu nahi izan zuen ekoturismoak garatzen duen turismoa lotuta dagoela natura gozatzearekin, ezagutzearekin eta kontserbatzearekin. "Hartu eta sentsibilizatu egiten du bidaiaria eta lagundu egiten du ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen iraunkortasunean, eta tokiko ekonomiaren garapenean". - S .C.