Abuztua udaren sinonimoa da, eta hilabete hau Arabako lurralde Historikoan igarotzea erabakitzen dutenek Vital Araban zehar programa dute, Vital Fundazioaren ekimena kultura bazter guztietara eramateko, aisialdiaz gozatzekoñ Izan ere, data horietan beti programazioa egon den arren, 20. edizio honetan nabarmen handitu da: 20 emanaldi, 17 herritan, hilabetearen hasieratik hilabetearen azken egunera arte.
Hala, abuztuaren 2tik 31ra bitartean, programazio horren agertoki izan eta izango dira honako herri hauek: Navaridas, El Campillar, Iekora, Guardia, Amurrio (bi aldiz), Argantzun, Gesaltza Añana, Villanañe, Oteo, Espejo, Lantziego, Eskuernaga, Laudio, Eltziego, Armiñón, Berantevilla eta Egileta. Eta horietan, gustu guztietarako bederatzi musika-kontzertu izango dira, besteak beste.
Faltatzen den programazioari dagokionez, abuztuaren 22an,Espejo Antzerkia egongo da Trans Kabaret plazan; 24an Lantziegon Elizako plazan, Musica Búfalo Club; 30ean, Eskuernagan, tran kabaret antzerkia (plazan edo kultura etxean), egun horretan ere Laudion beste antzerki bat egongo da.
Hala, eta ildo beretik jarraiuz, programazioarekin jarraituz, 31n antzerkia egongo da Eltziegon DJ Kaktus plaza nagusian.
"Vital Araban zehar ekimenaren XX. edizioa beteko da uda honetan, Arabako sei kuadrilletako 50 udalerritako 72 herritan (Arabako 69 eta Trebiñuko hiru) egingo diren 109 emanaldiren eskutik. Sortu zenetik, hirugarren aldia da ekimen kultural hori Lurralde Historikoko udalerri guztietara (Gasteiz izan ezik, proposamenetik kanpo geratu baita) eta Trebiñuko Konderriko bi udalerritara iritsiko dela. Udalek azaldutako askotariko zaletasunei erantzutea du helburu, eta, aldi berean, Arabako talde eta artistei aukerak eskaintzea", ondorioztatu zuten programazioa aurkezterakoan.