Zer eguraldi espero da gaurko? Eta astebururako? Eguraldia da goizean gehien galdetzen den gaietako bat, eta Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak ohartarazi du gaurko egunean hotzez eta euriren bat ere egongo dela, baina bertan behera geratu da elurragatik abisu horia Gasteizen eta Araban.

Zehazki, gaur zerua oso hodeitsu egongo da. Noizbehinka prezipitazio txikia egingo du, batez ere Kantauri isurialdean. Elur-kota 1000 metro inguruan egongo da. Ipar-mendebaldeko haize ahula ibiliko da, bolada gogor batzuekin, batez ere arratsaldean eta kostaldean eta Arabako hegoaldean. Tenperatura gutxi igoko da. Mendi inguruetan izotz txikihandia egingo du

Bihar zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da; arratsaldean hodeiak gutxituz joango dira eta gauean hodei gutxirekin edo partez hodeitua geratuko da. "Egunaren lehenengo partean han-hemenka prezipitazio txikia egiteko probabilitatea handia da, batez ere Kantauri isurialdean. Elur-kota 1000-1100 metro inguruan egongo da". Haize ahula eta aldakorra ibiliko da, ipar-osagaia nagusi, batez ere arratsaldean, bolada gogor batzuekin. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez; azken orduetan neurtuko dira. Tenperatura maximoak gutxi igoko dira. Barnealdean izotz txikia egingo du, batez ere mendi inguruetan, Euskalmetetik azaldu dutenez.

Azkenik, igandean goizean, lanbroa eta lainoa. Zerua hodei gutxirekin egongo da, Kantauri isurialdean behe-hodei batzuekin. Arratsalde-gau partean Arabako hegoaldean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko dira. Hego-mendebaldeko haize ahula ibiliko da, bolada gogor batzuekin; kostaldean, brisa. Tenperatura minimoak nahikoa jaitsi eta maximoak nahikoa igoko dira. Barnealdean izotz txikia egingo du, zenbait lekutan handia