Garapen Iraunkorraren Helburuaren (GIH) aurrerapena arretaz aztertu eta baloratzeko, hainbat erakunde eta entitate bildu ziren atzo Gasteizen, hainbat txosten aurkeztu ziren ekitaldian. Hala, GIHen Aurrerapena Euskadiko Udalerrietan jardunaldia ospatu zen Gasteizeko Goiuri jauregian. Ana Oregi alkateaordeak pare hartu zuen ekitaldian. Garapen Iraunkorrerako Espainiako Sareak (REDS) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) elkarlanean antolatutako jardunaldi horretan, Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiarekin, Gasteizko Udalarekin eta Ecoembesekin lankidetzan, tokiko Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) betetze mailari buruzko bi txosten aurkeztu ziren: GIHak Espainiako hirieran eta Euskal udalerriek GIHei egindako ekarpena.

Hala, eta ildo beretik jarraituz, topaketa eguerdiko hamabietan hasi zen eta bi ordu inguru iraun zuen. Ana Oregi (Gasteizko alkateordea), Leire Pajín (Garapen Iraunkorrerako Espainiako Sareko lehendakaria), Estíbaliz Sáez de Cámara (Euskal Herriko Unibertsitateko Iraunkortasuneko zuzendaria), Denis Itxaso (Euskal Herriko Gobernuko ordezkaria) eta Jonan Fernández (Gizarte Ekintzako Agenda 2030eko idazkari nagusia) izan ziren bileran. Txostenen aurkezpenaz gain, mahai-inguru bat egin zuten Euskadin Garapen Iraunkorrerako Helburuen ezarpena gidatzen ari diren alkate ba-tzuekin. Lehenengo txostenean Garapen Iraunkorreko Helburuen betetze-mailari buruzko bi urteko txostena aurkeztu zen. Ikerketaren izenburua Los ODS en las ciudades españolas da. Txosten aitzindari baten bigarren edizioa da, eta 2018az geroztik Nazio Batuen Helburuak hiri mailan duen errendimendua neurtzen du.

Jakinarazi zutenez, txosten honek Espainiako 103 hiritan (probintzia- eta administrazio-hiriburuetan eta 80.000 biztanletik gorako auzoetan) GIHak ezartzeko egindako aurrerapenak aztertzen ditu. Gainera, helburu nagusia da “toki-administrazioei ekintza-lehentasunak identifikatzen laguntzea eta 2030 agenda ezartzeko funtsezko zailtasunak detektatzea”, azpimarratu zutenez. Bestalde, nabarmendu behar da txosten horretan jaso direla, halaber, udaletan sortu diren eta GIHekin bat egiten duten pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko tokiko gobernuek dituzten aukera post-covid eta praktika inspiratzaileak. Horrez gain, berrikun-tza hauek ere baditu: udal-eskumeneko GIHak identifikatzea, adierazle gehiago jartzea eta aurrekontu-ahalegina neurtzea. “Espainiako hiriek aurrerapen handia izan dute azken bi urteotan jasangarritasunaren aldeko apustuan”. Hori da Garapen Iraunkorrerako Espainiako Sareak (REDS) Ecoembes-ekin lankidetzan argitaratu berri duen Los ODS en 100 ciudades españolas txostenaren ondorio nagusietako bat, nabarmendu zutenez. Hirietako Garapen Iraunkorreko Helburuen betetze-mailaren diagnostiko globalaren arabera, gehiengoa (%82) iraunkortasuneranzko trantsizio progresiboan dago. “GIHen %11,30ek hiri jakin batzuetan adierazleak behar bezala betetzea lortu du, eta %6,6k baino ez du aurrerapen-maila txikia udalerri batzuetan”, azaltzen da txostenean.

Bigarren txostena, Contribución de municipios vascos a los ODS, EAEko udalerrien sareak (Udalsarea) egin zuen, eta Agate Gorrayola Ihobeko ingurumen-jasangarritasunaren arloko teknikariak aurkeztu zuen.

Azaldu zuenez, EAEko udalerrien iraunkortasunarekin koordinatuta lan egitea, kideen erantzunkidetasuna sustatzea eta udal-politiketan ikuspegi integraletik jasangarritasuna sar dadin bultzatzea dira Udalsarearen eginkizunak. Helburu horretara iristeko, planifikazio- eta kudeaketa-metodologiak garatzen dituzte, pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzera bideratutako garraio-ekintzak bultzatzeko. Bestalde, Garapen Iraunkorrerako Espainiako Sarea (REDS) SDSN (Sustainable Development Solutions Network) sare globalaren ordezkaria da estatu espainiarrean. Sare hori erreferentziazko eragile anitzekoa da, eta unibertsitateak, administrazio publikoak, enpresak eta gizarte zibila biltzen ditu, 2030 Agenda eta GIHak Espainian hedatzen eta ezartzen laguntzeko helburuarekin. REDS Garapen Iraunkorraren Kontseiluko Batzorde Iraunkorreko kide da, eta hori “funtsezko jarrera da Garapen Jasangarriaren Estrategia bultza-tzeko eremu nazionalean”.

Jardunaldia. Garapen Iraunkorraren Helburuaren (GIH) aurrerapena arretaz aztertu eta baloratzeko, hainbat erakunde eta entitate bildu ziren atzo Gasteizen, hainbat txosten aurkeztu ziren ekitaldian. Hala, GIHen Aurrerapena Euskadiko Udalerrietan jardunaldia ospatu zen Gasteizeko Goiuri jauregian. Ana Oregi alkateaordeak pare hartu zuen ekitaldian. Garapen Iraunkorrerako Espainiako Sareak (REDS) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) elkarlanean antolatutako jardunaldi horretan, Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiarekin, Gasteizko Udalarekin eta Ecoembesekin lankidetzan, tokiko Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) bete-tze mailari buruzko bi txosten aurkeztu ziren: GIHak Espainiako hirieran eta Euskal udalerriek GIHei egindako ekarpena.

Parte-hartzaileak. Ana Oregi (Gasteizko alkateordea), Leire Pajín (Garapen Iraunkorrerako Espainiako Sareko lehendakaria), Estíbaliz Sáez de Cámara (Euskal Herriko Unibertsitateko Iraunkortasuneko zuzendaria), Denis Itxaso (Euskal Herriko Gobernuko ordezkaria) eta Jonan Fernández (Gizarte Ekintzako Agenda 2030eko idazkari nagusia) izan ziren bileran. Bestalde, nabarmentzekoa da ere txostenen aurkezpenaz gain, mahai-inguru bat egin zutela Euskadin Garapen Iraunkorrerako Helburuen ezarpena gidatzen ari diren alkate batzuekin, besteak beste. Bi orduko jardunaldia izan zen.