- Gasteizko Alderdi Popularrak mozio bat aurkeztu du Gasteizko Udalak hezkuntza-eztabaidan jarrera har dezan eta Euskal Hezkuntzaren Legea “hezkuntza-kalitatea hobe-tzeko neurri zuzentzaileetan eta konponbideetan oinarri-tzeko” eska dezan.
Ildo horretatik, Ainhoa Domaica PPko liderrak defendatu du Udala hezkuntza-eztabaidan kokatzea eta Eusko Jaurlaritzari eskatzea “Hezkuntzaren Kalitaterako eta Ikasleen Gaitasuna Hobetzeko Plana” egin eta aurkez dezala, Euskal Hezkuntzaren Legea aldatzeko “ardatz nagusi” gisa. Ildo beretik, azpimarratu zuenez Arabako familiak kezkatzen dituen gaia da hori, eta Udalak konpondu behar duela ere gaineratu zuen Ainhoa Domaicak Alderdi Popularretik.