Gasteizko Goiuri Jauregiak hiriko eta lurraldeko abokatu berriak hartu zituen atzo arratsaldean ospatutako ekitaldi batean. Abokatutzaren Estatutu Orokorrak dio abokatuek, lanbidean lehen aldiz hasi aurretik, zin egin behar diotela Konstituzioari eta gainerako ordenamendu juridikoari. Zin egite hau idatziz egin da elkargoko kide egiten den egunean, eta ondoren berrespen publikoa egiteko konpromisoa hartu da. Horixe ospatu zen atzo, hain zuzen ere, Arabako Abokatuen Elkargoak jakinarazi zuenez.