ovid-19ak ez dio atsedenik eman hizkuntza gutxituen munduari ere. Horregatik, pasa den astean Higa 2020 topaketaren antolatzaileek erabaki triste bat hartu behar izan zuten. "Koronabirusaren eraginez asko aldatu zaigu bizimodua, baita bidaiatzeko eta ekitaldiak antolatzeko baldin-tzak ere. Hori dela eta, eta Higa 2020!-ren helburua hiztun gazteen topaketa ahalbidetzea denez, ekimena urtebete atzeratzea erabaki dugu", azaldu zuten haien Facebook orrialdean maiatzaren 13an.
Jada aurreratu dute irailaren 5etik 8ra ospatu nahiko luketela HIGA2020+1!, "mundu osoko gazteekin eta esperientzia ahaztezina izan dadin antolatuko ditugun ekin-tzekin". Izan ere, hau denboran luzatu duten erabakia izan da, zaila zelako haientzat hau erabakitzea. "Otsailean entzuten hasi ginen koronabirusaren eragina eta esan genuen oso urrun geratzen zela hori, Higa irailean baitzen. Asteak joan asteak etorri, ikusi genuen luzatzen zihoala eta gu ere erabakia luzatzen joan ginen ez genuelako atzeratu nahi", dio Higaren antolatzailea den Beñat Garaiok DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA egunkariari. Azkenean, ikusita zein zen egoera, atzeratzea erabaki berri dute eta "pena handiarekin egin dugu dena martxan zegoelako jada. 2021ean dena ondo aterako da. Ez dakigu zein izango den egoera hurrengo urtean".
Prentsaurrekoa egin zutenean, otsaila aldera, berehala jaso zituzten parte hartzeko eskaerak. "Aste batean 40 eskaera edo jaso genituen", gogoratzen du Garaiok. Hala ere, koronabirusarekin "asko gutxitu zen erritmoa eta orain esango nuke 70 edo ditugula, baina benetan pentsatzen dugu koronabirusagatik izango ez balitz, askoz gehiago izango genituela".
Izan ere, mundu osotik etortzen dira gazteak ekimen honetan parte hartzera, eta batzuentzat lehenengo aldia izango zen hau, baina beste askorentzat 2018ko esperientzia, aurreko topaketarekin, "izugarria" izan zen.
Hala dio adibidez Liam Crousek. Bera Estatu Batuetakoa da eta Eskoziako Gaelera hitz egiten du. Hau unibertsitatean ikasten hasi zen Eskozian, 18 urte zituela. Higaren berri gaelera hizkuntzako sarean izan zuen, eta 2018an parte hartu zuen. "Aukera paregabea da ideia berdinak dituzten gazteak ezagutzeko, baita haien hizkuntzetan murgiltzeko, eta haiekin sareak sortzeko", deritzo. Higa bere bizi-tzako esperientziarik honenetarikoa dela ere dio gazte honek. Izan ere, ia 10 urte daramatza hizkuntza gutxitu batean murgilduta, eta "ezin dut deskribatu nola den ni bezala dauden mundu osoko gazteak ezagutzea. Lagunak bihurtu ziren hasiera hasieratik. Ondino harremana mantentzen dut parte-hartzaile batzuekin".
Bera, atzerapenaren erabakia saihestezina zela jakin arren, triste zegoen. Triste ere dago Iris Campos aragoiarra. Bera ere izan zen hemen 2018an, eta azaltzen du askok gogoekin itxaroten zutela aurtengo topaketa. Bere kasuan, aragoierarekiko erlazioa jaio zenetik datorkio. Txikitatik jakiteko gogoa zuen, bere aiton-amonak hitz egiten zutelako. Horren inguruko libruruak eskatu eta hizkuntza horretan murgiltzen joan zen. Unibertsitatean espezializazioa egin zuen horretan. Bere egunerokoan, zaila da gainera jendearekin hitz egiteko aukerak arkitzea. "Ezinezkoa da Huesca hiriburuan adibidez ogia erostea aragoiera hitz egiten. Hiztun gutxi gara".
Higako zenbait hitzaldik izan zuten eragina Irisen helburu eta sentsazioetan. "Horietako batean hizlariak, Jon Sarasuak, esan zuen 3 mezu bidali behar genizkiola gizarteari hau esnatzeko. Lehenengoz, alarma mezu bat bidali behar zen, gizarteak kontzientzia hartzeko; bigarrenez esperantzarena -hizkuntza gutxituak biziberri daitezkeela, berak euskararen adibidea jarri zuen-; eta hirugarrenez erantzukizunarena -boterea hartu, eta hizkuntza horren babesean dabilen belaunaldia bihurtu-", dio. Horregatik, lan horretan jarraitzeko, hemen egotea espero du hurrengo urtean.
Daniela Cano mexikarrak eta Josu Pedruzo gasteiztarrak ere haien hizkuntzekiko maitasuna parteka-tzen dute, lehenengoak maia yukatekoa, eta bigarrenak euskera. Canorentzat lehenengo esperientzia izango zen hau, eta Pedruzok, orain Euskaraldiaren antolakuntzan ere murgilduta, 2018an parte hartu zuen jada Higan. Gasteiztarrak ulertzen du hartutako erabakia. Izan ere, "guztiok berdin gaude, gauza guztiak kantzelatzen, etab.", baina hizkuntza gutxituak erabiltzeko aukera paregabea izan daitekeela hau ere dio. Euskaraldiaren inguruan, adibidez, Etxealditik Euskaraldira ekimena sortu zuten apirilean, hitz egiteko joerak aztertu eta alda-tzeko. Canok, bere partez, gogora-tzen du Yukatanen oraindik berrogeialdian daudela ere, eta covid-19ak maia yukatekoaren inguruko ekimenak eta ekitaldiak atzeratu ditu, edo interneten bidez egitera behartu. "Gainera, horren inguruko informazio ugari dago espainieraz, baina ez hainbeste maiaz", dio.
Garaiok ere aurreratu nahi du jende askok adierazi duela bere interesa hurrengo urteari begira. "Askok penarekin hartu dute berria, haien urteko planik hoberena bertan behera geratu delako aurten. Jende askok (parte hartzaileak, hizlariak, etab.) hurrengo urtean hemen izango direla aurreratu digute". June Telletxea gazteak ere hemen izango da hurrengo urtean, euskararen eta beste hizkuntzen munduetan murgiltzeko prest: "Higan parte hartu genuenongan esperientziaren aurretik eta ostean aldaketak egon ziren, Higak nolabait markatu gaituela esango nuke. Bizitzan oso gutxitan elkar gaitezke mundu osoko pertsonekin, eta Higaren kasuan hizkun-tzaren inguruan elkartu ginenez oso oso oso aberasgarria izan zen zen-tzu guztietan".
Horregatik, hurrengo urtea berezia izango da haientzat, bai parte-har-tzaileentzat, bai antolatzaileentzat baita ekitaldietan eta musika saioetan parte hartzen duten guztientzat ere. Nahiz eta aurten pena izan, Garaiok argi utzi nahi du honakoa ere aukera paregabea dela Higa 2020 hori hobetzeko. "Askorentzat ahotik kendu dieten karamelu bat bezala izan da, baina espero dugu 2021ean zapore onarekin egitea topaketa", dio amaitzeko.
"Bizitzan zehar oso gutxitan elkar gaitezke mundu osoko pertsonekin"
Parte-hartzailea
"Ezinezkoa da Huesca hiriburuan adibidez ogia erostea aragoiera hitz egiten"
Parte-hartzailea
"Berri tristea da baina guztiok gaude berdin, gauza guztiak kantzelatzen"
Parte-hartzailea
"Parte-hartzaile askorentzat ahotik kendu dieten karamelu bat bezala izan da"
Antolatzailea
"Higa aukera paregabea da ideia berdinak dituzten gazteak ezagutzeko"
Parte-hartzailea
"Covid-19aren inguruko informazio ugari dago espainieraz, baina ez hainbeste maiaz"
Parte-hartzailea