- Azken orduetan beste agerraldi bat egin du koronabirusak Araban eta Euskal Herriko gainerako lurraldeetan. Izan ere, Arabaren kasuan, ospitaleratzeak %25 igo dira azken orduetan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailetik atzo emandako datuen arabera.
Zehazki, azken orduetan 85etik 106ra igo da ospitaleratuen kopurua, hau da, 21 pertsona gehiago ospitaleratu behar izan dituzte azken orduetan. Kutsatze berri horiekin, lurralde honetan dagoeneko 4.868 pertsonak jasan dituzte koronabirusaren ondorioak; hau da, ia 5.000 pertsonak eman dute jada positibo Araban. Ospitaleratzeen gorakada horren ondorioz, koronabirusaren euspenak okerrera egin duela lurraldean nabarmentzen da, azken egunetako datuekin alderatuta, behintzat. Hala ere, oraingo honetan Eusko Jaurlaritzak ez ditu datu eta informazio gehiagorik eman datu horiek baloratu ahal izateko.
Halaber, ez dute azaldu azken orduetako alten kopurua, ezta Zainketa Intentsiboetako Unitatean ospitaleratutako pertsonen kopurua ere lurralde honetan. Azaldu dutenez, epidemiaren joerak eragin du informazio falta hori, eta " joera positiboa" izaten jarraitzen duenez, "emandako datuak inguruabarretara egokitzen jarraituko dute". Halaber, zehaztu dutenez, Bizkaian 243 dira koronabirusak jota ospitalean jarraitzen duten pertsonak, eta dagoeneko 815 pertsona zendu dira. Gipuzkoan datuak positiboagoak dira: 66 pertsona ospitaleratuta daude, nahiz eta 283 hil diren dagoeneko.
Izandako azken hildakoen kopuruari dagokienez, Euskadik 12 heriotza gehiago izan ditu azken orduetan koronabirusak jota, hau da, pandemia hasi zenetik 1.454 izan dira guztira. Bestalde, izurria hasi zenetik 18.316 kasu positibo izan dira, aurreko asteazkenean baino 121 gehiago (18.095), beti ere datu berdinen arabera. Eusko Jaurlaritzako Osasun saileko kideen hitzetan, "orain arte 1.454 pertsona hil dira guztira, azken 12ak atzo. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoan, guztira, 415 pertsona ospitalean daude, atzo (asteazkena) baino 5 gutxiago; horietatik 360 logelan daude eta beste 55 Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU)".
Osasun Sailak zehaztu duenez, oraindik ere test azkarrak egiten dizkiete herritarrei, sintomarik ez duten pertsonak detektatu eta aurkitzeko asmotan.
Ildo horretatik jarraituz, Euskadin guztira 147.283 PCR eta 86.440 test azkar edo serologiko egin dira. Joan den asteazkeneko 20:00ak arte, eta soilik egun horretan, 7.441 proba egin ziren guztira Euskal Autonomia Erkidegoan zehar.
Izan ere, PCR bidez asteazkenean baieztatutako positibo berriak 38 izan dira. PCR proba espezifikoa da sintomarik izan ez arren koronabirusaz kutsatuta egon daitezkeen pertsonak detektatzeko. Proba horrek neurtzen duena da egiten zaion pertsona une horretan infektatuta dagoen ala ez. Joan den asteazkenean positibo eman zuten 38 pertsona horietatik bost arabarrak ziren, 30 bizkaitarrak eta hiru Gipuzkoarrak.
Bestalde, test azkarrak 180 kasu berri atzeman ditu. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.
Datozen egun eta asteetan Osakidetzak ausaz deitzen jarraituko die ehunka herritarri, test azkar bat egin ahal izateko eta sintomarik ez duten pertsona gehiago dauden jakiteko. Hala ere, hurrengo asteetako datuen zain egon beharko da, deseskaladak positibo berriak ekarriko dituen ala ez ikusi ahal izateko.
Gaixoak. Azken 24 orduetan 85etik 106ra igo da ospitaleratuen kopurua, hau da, datu hauekin, guztira, 4.868 pertsonak eman dute positibo Araban. Zenbaki horieki islatzen dute %25 gehiago izan direla ospitaleratzeak lurraldean azken orduetan.
Datuen balorazioa. Oraingo honetan Eusko Jaurlaritzak ez du datu eta informazio gehiagorik eman datu horiek baloratzeko. Halaber, ez dute azaldu azken orduetako alten kopurua, ezta Zainketa Intentsiboetako Unitatean ospitaleratutako pertsonen kopurua ere.
Azken heriotzak. Hildakoen kopuruari dagokienez, Euskadik 12 heriotza gehiago izan ditu azken orduetan. Ez da zehaztu zenbat heriotza izan diren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, baina hamabi heriotza berri horiek 1.454 heriotza eragin dituzte guztira.
"Orain arte 1.454 pertsona hil dira guztira, azken 12ak atzo. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoan, guztira, 415 pertsona ospitalean daude, atzo (asteazkena) baino 5 gutxiago; horietatik 360 logelan daude eta beste 55 Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU)".
38
Euskadin guztira 147.283 PCR eta 86.440 test azkar edo serologiko egin dira. PCR bidez asteazkenean baieztatutako positibo berriak 38 dira. Zehazki, PCRa proba berezi bat da, alegia, pertsona batek birusa duen eta une horretan gaixo dagoen detektatzen duena. Egindako PCRi esker, lurraldeka, 5 positibo berri antzeman zuten Araban, 30 Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, hiru. Bestalde, Test azkarrak 180 kasu berri atzeman ditu.