goera txarra arkitektoentzat. Koronabirusak eragindako osasun larrialdiari aurre egiteko alarma egoera aldarrikatu zenetik, Euskal Herriko arkitektoen %90ak, eraikuntza arloan lanean ari zen lanetako bat zelan gelditzen zen ikusteaz gain, enkargu berriek, batez beste, %63 egin dute behera, eta urtearen gainerakorako, jaitsiera %49koa izango dela aurreikusten dute. Horiek dira Consejo Superior de los Colegios de Arquitectos de España (CSCAE) izenekoak Covid-19ak Arkitekturako profesionalen artean, lan mailan eta maila pertsonalean, eragina neurtzeko bultzatu duen inkesta telematikoak Euskadirako eta Nafarroarako ematen dituen emaitzetako batzuk.
Arkitektura estudioetako lana eraikuntza arloko jardueraren adierazle aurreratua dela kontuan izanda, jasotako datuek "Administrazioaren aldetik laguntza beharra dagoela erakusten dute, ez soilik osasun arloko krisiak duen eraginarengatik, baita aurretik galdutako muskuluaren %80a oraindik berreskuratu ez duen sektorea berriro kolpatuko duen eragin ekonomikoarengatik ere", adierazi du Matxalen Acasuso Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Dekanoak. Ildo beretik, koronabirusak euren estudioetan duen eraginari buruz galdetuta, adierazi dutenez, batez beste 3,7 obra itxi eta 1,1 proiektu bertan behera utzi behar izan dituzte. "Horren guztiaren ondorioz, inkesta bete dutenen %86ak adierazi duenez, 2020ko diru-sarrerak 2019koak baino txikiagoak izango dira", gaineratu du. Hala, Euskal Herriko arkitektoen lan-karga %49raino murriztu da, eta horri, zeuden proiektuen atzerapena gehitu behar zaio. Atzerapen horien %33 toki-administrazioari egotz dakizkioke.