imar eta Gael Le Tallec 9 eta 14 urteko anaiei konfinamendua askorako ematen ari zaie. Etxean konfinatuta,egunero ideia desberdinak asmatzen dituzte asperdura etxean sar ez dadin eta, momentuz behintzat, helburu hori lortzen ari dira. Duela gutxi marrazki-lehiaketa bat sortu dute, komunitateko txikienak entretenitzeko. Parte hartu duten marrazki guztiak komunitateko igogailuan jarri dituzte ikusgai, bizilagunak alaitzeko asmoarekin.

"Ideia ez zitzaidan niri bururatu, nire seme-alabei bururatu zitzaien balkoian jartzeko pankarta bat margotzen ari ginen arratsalde batean. Arratsalde entretenigarria igaro genuen, eta amaitu genuenean, nire bi semeak esan zidaten: zergatik ez dugu lehiaketa bat egiten komunitatean bizi garen guztientzat?", dio egunkari honi Uxua García Antoñana, Aimarren eta Gaelen amak. Uxuari ideia ona iruditu zitzaion, entretenigarria. Hori dela eta, ideia hori onartu ondoren, semeen taldeari ere gehitu zen lehiaketa antolatzeko eta herritar guztiak parte hartzera animatzeko. Lehiaketaren oinarriak idatzi eta igogailuan jarri zituzten lehenik, eta horretaz anaia nagusia arduratu zen, Aimar.

"Bizilagun maiteok, etxeko txikientzako eta helduentzako txapelketa bat proposatzen dizuegu. Gure igogailua museo bihurtzea da helburua. Hona hemen jarraitu beharreko jarraibideak: txiki edo heldu bakoitzak marrazki edo gai libre batekin parte hartu beharko du. Marrazkiaren atzealdetik bizilagun bakoitzaren izena eta bizi den pisuaren zenbakia jarri behar du. Igogailuaren paretan itsatsi beharko dute. Entregatzeko epea apirilaren 16an amaituko da. Animatu zaitezte! Saria eta guzti egongo da!", Aimarrek eskuz idatzi zuen, ondoren igogailuan itsatsi zuen folio batean.

Lehiaketa interesgarriagoa egiteko, Uxuak azaldu duenez, Carlos González egunkari honetako kultura-arduradunarekin jarri ziren harremanetan, epaimahai lanak egin zitzan eta irabazlea zein zen modu objektiboagoan erabaki ahal izateko.

"Lehiaketaren oinarriak idatzi ondoren, kosta egin zitzaigun non itsatsi erabakitzea. Izan ere, lehenik atarian jartzea pentsatu genuen, baina azkenean igogailuaren alde egin genuen, ideia hobea iruditu zitzaigun eta. Horrela, kartelekin eguna pozten zaie lanera doazen eta igogailuan ibiltzen diren guztiei. Gero Carlosi esan genion ea gure epailearena egin nahi zuen, eta baietz esan zigun, beraz, ideia martxan zegoen", dio. Kartelak jarri ondoren, itxarotea tokatzen zen, bizilagunek lehiaketa honetan parte hartuko zuten ala ez jakiteko. "Agian ia marrazkirik ez genuela jasoko uste genuen", dio Aimarren eta Gaelen amak. Baina, guztiz alderantziz; bizilagunek lehiaketaren ideia eskertu eta bertan parte hartu zuten.

Lehiaketaren oinarriak jarri ondoren, lehen marrazkiak iristen hasi ziren. "Aimar eta Gaelek sarritan joaten ziren igogailura auzokideren batek marrazkiren bat jarri ote zuen jakiteko, eta ilusio handia ematen zigun horman marrazkiak zintzilik ikusten genituenean", aitortu du Uxuak. Izan ere, txikientzat, marrazki berririk zegoen ala ez egiaztatzea dibertigarriena zen konfinamendu-egun monotono horietarako.

Jeronimo Rouren kokaturiko komunitate honek 12 familia ditu guztira. Eta igogailuan 16 marrazki jarri ziren. "Zelango poztasuna eman zigun bizilagunak lehiaketan parte hartu zutela ikusi genuenean. Auzokide batzuek bi marrazki ere jarri zituzten".

Arcorisis bat eta familia bat haren ondoan, bikain margotutako marrazki batean; koronabirusa kartzelan eta burdin hesien artean; eta bizilagunentzako mezu positibo eta itxaropentsuak izan ziren igogailuan jarritako 16 karteletatik hiru. Ia denek gauza bat zuten komunean: kolore asko eta ahalegina lan honen atzean. "Marrazki guztiak ederrak izan dira, benetan politak izan direla. Asko gustatu zaizkigu. Oso koloretsuak dira eta originalak ere. Gainera, gure erkidegoko ia familia guztietan 5 eta 6 urte bitarteko haurrak daude, eta ziur gaude primeran pasatu dutela kartel horiek marrazten. Helduagoek ere marrazkiak egin dituzte eta asko eskertu dugu", dio Uxuak. Kartelak astebetez egon dira ikusgai igogailuan, Carlos Gonzálezen lanaren txanda iritsi den arte.

"Denei irabazle egin ezin zitzaienez", hiru auzotarri egin zaie irabazle egindako marrazkiengatik. Danieli "marrazkian ikusten den egindako lanagatik"; Haizeari "izandako ideiagatik eta nola islatu duen marrazkian"; eta bigarren solairuko Aritzi, "hain marrazki garaikidea egiteagatik". Orain, erkidego honetako igogailuan hiru marrazki finalistak daude zintzilik, gutxienez astebete bat gehiagoz. Gainerako marrazkiak parte-hartzaile bakoitza bizi den solairutan jarri dira. "Astebetez ikusgai egon ostean, kartelak kendu ditugu eta hiru finalistanak bakarrik utzi ditugu. Gainerako marrazkiak parte-hartzaileak bizi diren pisu bakoitzean jarri ditugu eta bakoitzari esker ona adierazi diegu bertan utzitako nota baten bitartez", jakinarazi du Uxuak. Ohar horretaz gain, parte-hartzaile bakoitzari gozoki poltsatxo bat ere utzi diote, "oparia denentzat berdina" izan delako. "Ez genien saria eman nahi marrazkia irabazi dutenei bakarrik. Garrantzitsuena konfinamendu egun hauetan parte hartzea eta umeak dibertitzea zen, umeentzat oso gogorra baita etxean hainbeste denboraz egotea. Beraz, erosketak egitera joan nintzenean, gozokiak erosi nituen guztiontzat, eta kartelak igogailutik kendu nituenean, gozokiak banatu nituen, parte hartu zuten guztiei eskerrak emanez", helarazi du.

Lehiaketa arrakastatsu honen ondoren, non dibertitzeaz gain sari oso gozoa jaso ahal izan duten, orain hurrengo lehiaketan pensatzen hasi behar dute. "Oraingoz ez dugu lehiaketa berririk pentsatu, baina honek izan duen arrakasta ikusita, eta oso ondo pasatu dugula ikusita, laster besteren bat proposatuko dugu, nahiz eta momentuz ez dakigun zein".