- Estatuko gobernuak Covid-19aren ondorioz dekretatutako alarma-egoerak dirauen artean, indarkeria matxistaren biktimak diren emakumeei ematen zaizkien laguntza ekonomikoak eskuratzeko aukera malgutzea onartu du Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren mendeko Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak.Malgutasun horren helburua da “administrazio-epeak geldirik egon arren eta sarrera-erregistro fisikoek (sartzeko ohiko moduak) funtzionatu ez arren, egoera horretan dauden emakumeen eskubideak ez murriztea eta prestazio horren izapidetzea bermatzea”.
Gainera, indarkeri matxistarem biktimak diren emakumeei soilik zuzendutako laguntza ekonomikoa da, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoak ezartzen duenaren barruan, eta bikotekidea den edo izan den gizon batek erabilitako indarkeria jasaten duten emakume biktimak babesten ditu. Laguntza hori posible da eskatzea Eusko Jaurlaritzaren webgunean formularioa betez edo Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean zerbitzuan bertan ere.”Halaber, Biktimen Arreta Zerbitzuko (BAZ) gizarte-langilearen eta hirugarren sektoreko, abokatutzako, gizarte-hezkuntzako eta abarretako profesionalen baten bitartez eska zezaketen”.
Hala ere, egun, Osasun-krisiaren ondorioz, berriz, zerbitzu guztiak telematikoki eskainiko dira orain. Horren ondorioz, eta prestazioa eskatzeko eskatutako dokumentu jakin batzuk pertsonalki aurkeztu ezin direnez gero, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak savvg@euskadi.eus helbide elektronikoa gaitu du, izapidetzeko beharrezkoak diren eskaerak eta dokumentazioa bidali ahal izateko. Laguntza horren azken helburua da diru-sarrerarik eza edo diru-sarreraren urritasuna aldi batez arintzea, bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeria jasaten duten emakumeei bizirauteko gutxieneko baliabide batzuk emateko eta, era horretan, erasotzailearengandik independizatu eta beste bizitza independente bat hasi ahal izateko.