- Hilaren 16tik 29ra bitartean, Ertzaintzak 654 salaketa jarri ditu Araban, eta Udaltzaingoak 684, alarma egoeran justifikaziorik gabe etxetik irteteagatik. Euskadin, berriz, 8524 laguni jarri diete isuna. Epe horretan ere, 28.480 pertsona identifikatu ditu Euskal Poliziak, 17.109 Ertzaintzak y 11.371 Udaltzaingoek, Segurtasun sailetik atzo azaldu zutenez.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak atzo bertan sinatu zituen osasun-larrialdiko egoera honetan agintaritzari ez obeditzearen ondori diren arau-hauste larrien zehapen-prozedurak hasteko lehenengo 250 ebazpenak. Horietako bakoitza 602 eurokoa da, eta zenbatekoa %50 murriztu daiteke baldin eta espedientea hasi zaion pertsonak isuna jakinarazpena jasotzen duen egunetik zenbatzen hasi eta 15 eguneko epean ordaintzen badu. Egungo egoeran, bertan behera geratu dira administrazio-prozedurak izapidetzeko eta jakinarazteko administrazio-epeak, eta salbuespena dira ezarritako alarma-egoerarekin zerikusia duten egoerei buruzkoak. Hori dela-eta, Segurtasun Sailak erabaki du espediente horiek izapidetzeari lehentasuna ematea, nahiz eta hori egiteko urtebeteko epea duen arau-haustea egiten denetik zenbatzen hasita. Izapidetze-prozesuan errespetatu egingo dira gure ordenamendu juridikoan ezarritako eskubideak eta bermeak, alarma-egoerak mugatzen ez dituenak.
Bestalde, Euspelek atzo adierazi zuenez, Gasteizko Epaitegiak Segurtasun Saila behartzen du Ertzaintzako zentro guztiak “berehala eta premiaz” maskara, eskularru eta askotariko materialez hornitzera, koronabirusaren aurka babesteko. Epai hori Euspelek Segurtasun Sailari jarritako demanda judizial baten ondorio da, profesionalen elkarteak berak atzo azaldu zuenez.