Gasteiz - Aramaioko alkatea den Lierni Altuna atzo Arabako Batzar Nagusietan ibili zen udalerriak zuntz optikoarekin bizi duen esperientzia kontatzeko. Horren inguruan, oraindik etxebizitzen “heren bat” egiteke dagoela salatu zuen eta lan berri hauek hasteko esleipenaren zain ere daudela azaldu zuen. “Erdia baino gehiago eginda dago, baina badaude auzuneak eta etxe solteak egiteke”. Horregatik, Aldundiari informazio gehiago eta koordinazioa eskatzen dizkio alkateak, hau lehen bait lehen konpontzeko. Orain, teknikari batekin daude harremanetan. Batzar Nagusietan izan zuen parte-hartzean zenbait galdera egin zituen. Alde batetik, noiz hasiko diren falta diren etxebizitzetan lan egiten -Elecnor ibili da lanetan, Telefonicaren azpikontrata-, eta bestetik falta diren etxebizitza guztietan ibiliko diren ala ez jakin nahi dute.
- Multimedia
- Servicios
- Participación