GASTEIZ - Batzuetan, bazkaria edo afaria prestatzerakoan originaltasuna funtsezkoa da elikagai bat gustuko izateko edo gehiago probatu nahi ez izateko. Gida honetan menu eta zizka-mizka original, aberats eta osasuntsuen alternatibak eskaintzen dira, janaria prestatzea ez dadin hain aspergarria izan elikadura osasuntsuaren aldeko hautua egiten denean. Adibidez, hummus bat.

“Hummus-a adibidez oso interesgarria da, asetasuna emango digun snack osasungarria baita, eta gainera, azken urteotan asko murriztu den lekaleen kontsumoa handitzeko balio diguna”, azaltzen dute liburuaren idazleek.

Inoiz hummusik jan ez dutenentzat, hummus hori hainbat modutan jan daitekeela ere azaltzen dute gida honetako idazleek, azenario zati txikiekin, adibidez. “Zati finetan moztutako azenarioarekin hartu daiteke hummusa, edo ogi txigortuan igurtzi daiteke tomate eta oliba zatitxoekin lagunduta, adibidez. Bi snack horiek, oso gozoak izateaz gain, azkar prestatu daitezke eta edozein lekutan hartu”. Sormenezko ideiak, elikadura osasungarrietarako.