GASTEIZ - Adineko langileek duten esperientzia lanean ez dute gazteek. Pertsona naguesienak, txertaketa berriekin batera, funtsezkoak dira enpresen funtzionamendu egokirako. Horren jakitun, Europako Kongresu Jauregiak ekitaldi bat egin zuen atzo, eta bertan eztabaidatu zuten alderdi hori eta beste hainbat alderdi ere. Izan ere, Erakundeetan Adina Kudeatzeari buruzko III. Biltzarra ospatu zen atzo, San Prudentzio Fundazioak antolaturik.
Topaketa hau alorreko adituek biztanleriaren zahartzea lanaren ikuspuntutik aztertu zuten, hau da, nola eragingo dien enpresei eta langileei hainbat alderditan: laneko arriskuen prebentzioa, eta talentuaren zein giza baliabideen belaunaldiarteko kudeaketa. “Esperientziak goragoko maila ematen du, adinak ematen dituen trebetasunak ezin baitira ez irakatsi ez ordeztu”, esan zuen Lehen alkateorde Felipe Garcíak. Ildo honetatik jarraituz, Garcíak adinekoen egitekoa nabarmendu zuen, eta enpresentzat langileen zahartzea kudeatzeak dakarren erronka ere aipatu zuen. “Enpresek ezagutza eskualdatzeko plan eraginkorrak jarri behar dituzte abian, langile beteranoenak zaintzeaz gain”, esan zuen Lehen alkateordeak. Izan ere, Felipe Garcíak adinekoek hiriarentzat zein erakundeentzat duten balioa azpimarratu nahi izan zuen.
Topaketaren inaugurazioan Felipe García ez ezik, Laneko sailburu María Jesús San José eta Fundazioko lehendakari Yolanda Berastegui ere bertan izan ziren.
Ehuneko hamahirua Azkenik, Europako Kongresu Jauregian datuak ere eskeini zituzten. Alabaina, bertan azaldu zutenez, Gasteizen 33.000 pertsona baino gehiago daude 55 eta 64 urte artean: 33.127 pertsona, hain zuzen ere. Hau da, biztanleriaren % 13ak 55 eta 64 urte bitartean kokatzen da. - E.F.D.