Gasteiz - “Atzo ospatutako jaurdunalduarekin oso pozik gaude. Harrera ona izan zuen ekitaldiak, 120 pertsona inguru bildu ginen bertan -irakasle, erakunde eta enpresa denak lotuta-”. Olatz Imazek, Lanekiko kudeatzaileak, atzo EGIBIDE-Nieves cano Areto Nagusian ospatutako Hizkelan, Lanbide heziketa eta lan mundua euskararekin eta hizkuntza kudeaketarekin lotutako jaurdunaldiaz, balantze positiboa egin zuen egunkari honetan. “Orokorrean oso pozik gaude, asistentziaren aldetik gorakada bat nabaritu dugu. Izan ere, laugarren edizioa denez, irakasleek ere ezagutzen gaituzte eta animatzen dira berriz ere etortzen”.
Jaurdunaldia Euskal Herrian egiten da urtero eta bertan Egibide ikastetxeko Lehen Heziketako (LH) zuzendariak, Xabier López de Santiago, Laneki elkarteko Presidenteak Ainitze Blanco Etxaleku, Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendariak Ricardo Lamadrid Intxaurraga eta Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekiko Zuzendariak Lexuri Ugarte Aretxaga hartu zuten parte, besteak beste. Aurten, sarean euskara sustatzearen garrantzia, zibersegurtasuna edo 4.0 Industria eta euskararekin loturiko esperientziak izan ziren ekitaldiaren ardatz.
Bost ordu inguruz, ekitaldian enpresen euskararen erabileraren benetako egoera azaldu zuten eta hau hobetzeko bidea luzea bada ere, bidea eten ez egitea gomendatu zuten, helburua lortu arte. Iritzi honetakoa zen, behintzat, Josu Waliñok, puntuEUSeko zuzendariak. Waliñok azaldu zuen bezala, Euskal Herria osoa 256.000 dominio daude eta horietatik 160.000 inguru, web gune bat dute. Baina horietatik euskaraz zenbatek dute artikuluren bat idatzita? “%16,5ek euskararen edukiren bat dute beraien web gunean.
Hau da, 36.000 web guneak euskaraz zerbait badute”, aitortu zuen Josuk. Dato positiboa ematen duen arren, ez da hainbesterako. Izan ere,kontrako datuei begira, 124.000 web gune, ez dute euskararen arrastorik ere ez: “euskaraz ingurune digitalean dauden presentzia indartzen hasi beharko gara”, nabarmendu zuen Josu Waliñok.
Ildo honetatik jarraituz, puntuEUSeko zuzendariak galdera bat egin zuen erreflexiora gonbidatzeko asmoarekin. “Interneten zer egiten dugu 60 segundutan?”. Erantzuna hemen: “Denetarik, baina batez ere, bideoak ikusi”. Alabaina, Interneten ikusten denaren ehuneko hirurogeiak Netflix -Internet bidez telebista nahieran ikusteko plataforma bat- eramaten du. Eta datorren urteetarako %85a izango dela adierazi zuen Josuk.
Josu Waliñok euskararen erabilera eskasa erakusten zuen beste adibide bat jarri zuen. Kasu honetan, autooei dagokiona. “Autoei, sistema berriekin, ahotsaz hitz egin ahal diegu. Baina honetan ere, ez dago euskararen presentziarik”.
Kaixo Mundua Atzo erakutsitako datu eta adibide guztiekin euskararen egoera ingurune digitalean, eta beste arlo batzuetan ere, hobetu behar dela nabarmendu zen. Alabaina, zenbat euskaldunek dute mugikorra euskaraz jarrita? “Mobila euskaraz jartzeko aukeran daukagu baino askok ez dute egiten. Zergaitik? Beldur direlako”, barneko egiturei ondo ez ulertzearen beldur, argitu zuen Josuk.
Hizkelan jaurdunaldian Kaixo Mundua proiektuaren muina ere azaldu zuten. Proiektu honen helburu nagusia da gazteek kontsumitzaile digitalak izan ezik, sortzaile digitalak bihurtzea ere. Honetarako, Lanekidetik web gune bat zerotik sortzea euskaraz proposatu zuten. Honezkero, 2019-2020 ikasturteko izen- ematea zabalduta dago. Proiektu irabazleek jasotako sariak parte-hartzaile, irakasle eta ikastetxeentzat izango dira. “Nik animatu nahi zaituztet parte hartzera”, animatu zuten hitzalditik.
Lexuri Ugartek, Arabako Foru Aldundiko Euskararen Zuzendariak, azaldu zuen bezala, euskara leku gehiagotara zabaltzea da ekitaldi honen beste xedeetako bat eta Arabako Foru Aldundiatik lan gogorra egiten dutela ere nabarmendu zuen. “Euskara Lehen Heziketara bakarrik mugatu barik, enpresetara ere eraman nahi dugu”, adierazi zuen. Batik bat, Lan Heziketetan baita enpresetan ere euskaraz hitz egitea.
“Ez dira diagnostiko errealak egin jakiteko enpresetan zenbat euskara erabiltzen den, baina, nire ustez, enpresentzako ere onuragarria da euskararen erabileta bertan”, aitortu zuen Olatz Imazek, Lanekiko kudeatzaileak.
Izan ere, jaurdunaldiaren helburua ondorengo hau da: lan mundua euskalduntzearen esperientzia horretan dauden proiektu eta proposamenak aurkeztea. Horrez gain, “ideia berriak eta praktika onak partekatzea, ekarpenak jasotzea eta euskalduntze bidea errazteko baliabideen berri ematea ere bada”, Olatz Imazen esanetan.
Bukatzeko, ekitaldian bi oroigarri eman zituzten eta Inauza-Mubea enpresari sari bat oparitu zioten, ikasleak lantokiko prestakuntza euskaraz egiteagatik.
Bigarren sari bat Kepa Altuberi eman zioten Lanekiden egindako lanagatik. Izan ere, 2008-2019ra arte bertan egon da, hasieran presidente bezala eta, ondoren, kudeatzaile bezala.
Datuak. Euskal Herria osoa 256.000 dominio daude eta horietatik 160.000 inguru, web gune bat dute. Baina horietatik euskaraz zenbatek dute artikuluren bat idatzita? “%16,5ek, hain zuzen ere. Hau da, 36.000 web guneak euskaraz zerbait badute.
Bi oroigarri. Inauxa-Mubea enpresari oroigarri bat eman zioten ikasleak lantokiko prestakuntzak euskaraz egiteagatik. Kepa Altuberi, Lanekiko kideari ere beste bat eman zioten, egindako lanagatik.