GASTEIZ - Gero eta gutxiago dira autonomoak egitea erabakitzen dutenak. Azken urtean, datuen arabera, Euskadin 700 autonomo inguru baja ematea erabaki dute. Baina ekintzaile bihurtzeak ere abantaila ugari ditu. Hori da, behintzat, DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVAri esperientzia kontatu nahi izan duten ekintzaile batzuen iritzia.
Elena Valmalaren istorioa hauetako bat da. Elenak betidanik izan du espiritu berritzaile eta sortzailea. 26 urterekin, hainbat adarretan aritu da lanean, baina azkenean gehien gustatzen zaion lanetik bizitzeko modua aurkitu du. Elena Oval Agency sortu eta autonomo bihurtuz bere enpresan %100a ematea erabaki du. “Nire enpresan, marketing eta diseinu lanak egiten ditut baina ez hori bakarrik”, azaltzen du Elenak. “Nire bezeroei bere marka diseinatzen diet eta gero enpresa hori handitzen saiatzen naiz, hazten laguntzen dut”.
Bere erremintak Internetek eskaintzen dituenak dira. Horien adibide, sare sozialak, e-posta eta komunikazio digitalak, besteak beste. Horregaitik, ondorioz, bere enpresa denbora gutxian leku askotan ezaguna izateko aukera ikusi du. “Gasteizen zabaldu nuen nire bulegoa baina orain Madrilen ere zabaldu berri dut beste bat”, azaltzen du. Eta, bitxia bada ere, bezero askok galiziarrak dira. “Edozein lekuko bezeroak izateko aukera daukat”, aitortzen du.
Beraz, lanean eta Madriletik Gasteizera ematen ditu egunak Elenak. Hala ere, ez dio etorkizunari beldur lan honen alde egiten duelako. “Lanetik irteten naizenean, askotan, etxean jarraitzen dut lanean logoak, webguneak, diseinu desberdinak eginez,...”, azaltzen du. Baina ez dio axola. “Lan hau gogorra da baina asko merezi du”.
Ez dira elkar ezagutzen, baina Alazne Ustaranek eta Cris Reyk Elenaren antzeko istorioa dute. 31 eta 34 urterekin, hurrenez hurren, komunikazio agentzia batean lan egiten zuten diseinatzaile bezala. Denbora aurrera egin ahala konturatu ziren beraiek egin nahi lituzketen diseinuak ez zirela egiten, naguziek egin nahi zituztenak baizik. Beraz, elkarrekin, “bion artean gehiago garelako”, beraien lana uztea eta Avocado sortzea erabaki zuten. “Ekainean ireki genuen, baina abendutik gabiltza gogor lanean”, azaldu du Alaznek. “Marken sorkuntzan espezializatutako kontsultategi sortzailea irekitzea lortu dugu azkenean”, zehaztu du, hain zuzen ere.
Bi ekintzaile hauen bidea ez da erraza izan, baina “merezi du”. Lehenik eta behin, ausartu eta bere lanei uko egin behar izan zioten. Gero, hamar mila euro inguru inbertitu behar izan zituzten, “orain beste 7.000 jarriko ditugu” eta diru-laguntzak ere eskatu dituzte.
pozik “Proiektuak egin ditugu, kurtso ezberdinetara joan gara? mila gauza egin behar izan ditugu enpresa hau martxan jartzeko”, aitortzen du Alaznek. Baina zentzu honetan pozik ere daudela esaten dute biek. “Gasteizko diseinuaren erreferente bihurtzea gustatuko li-tzaiguke”, aitortzen dute. “Gure lana gure bizitzeko era da, pilo bat gustatzen zaigu eta oso seriotzat har-tzen dugu; bezero bakoitzarekin hiru edo lau hilabeteko lana egiten dugu, beraien enpresa esagutzeko, marka hori martxan jartzeko; logoa, tarjetak? den-dena egiten dugu”, azaltzen du Crisek. “Asteburuak ere hipotekatu ditugu”, barre egiten dute biek. Izan ere, goizeko bederatziak inguru hasten dira lanean eta, arinez arin, gaueko zor-tzietan bukatu. “Lan gogorra da baina ez dakizu zelango poztasuna ematen digun enpresa berri batetik pasatzea eta gure lana bertan ikustea? guk laguntzen baitugu beste enpresak hazten”.
GAZTEENA Eta Pablo Alonsok, beste ekintzaile batek, berdina uste du. Gazteena da, 23 urte baino ez ditu baina orain dela bi sortzaile bihurtu nahi zela erabaki zuen Leinn ikasketak bukatu eta gero. “Enpresaburu izan nahi nuela argi nuen”, gaineratu du. Lehenik eta behin, beste bazkide batzuekin, arropa-markako enpresa bat sortzen saiatu zen. Eta gero, 21 urterekin, Elon Smart Tech enpresa sortu zuen, “Smart Cityri eta energia berriztagarriei dedikatzen gara”.
Hain zuzen ere, “teknologia gara-tzen dugu hiriak hiri adimendunak bihurtzeko. Sarbideen kontrola, mugikortasuna, energia ? dena kontrolatzea da gure helburua”, zehazten du. Bi ingeniariekin batera, garatzaile batekin eta nekazaritzako ingeniari batekin I+D eta energia berriztagarrien lan guztiak egiten dituzte hirien ongizaterako.
“Egunero astelehenetik igandera arte, atsedenik gabe, lan egiten dut, ez dut astebururik, ezta oporrik ere ez? 23 urterekin, bi kreditu eskatu behar izan ditut bankuan ?baina lan hau asko gustatzen zait, merezi du”, esaten du. Hainbeste gustatzen zaio bere lana non Indian ere beste enpresa bat zabalduko duen.
“Ermuan daukagun enpresa honetan dirua irabazten hasi gara orain, bi urtez lan gogorra egin ondoren, baina, azkenean, nire enpresatik bizi naizela esan dezaket”, azaltzen du gazteak. Eta orain, lan bera Indiara eramango dute. “Bertako ingeniariak prestatu nahi ditugu eta enpresa flotara atera”.
Izan ere, autonomoa izateak eragozpenak ditu, baina, era berean, profesionalki hazten laguntzen du. Pablok, gainera, “ikaragarrizko esperientzia” dela gaineratu du, eta senitartekoek astiroago joatea gomendatu diote baina “nahiago dut gehiegi ez pentsatzea eta gehien gustatzen zaidanaz bizi-tzea”, aitortu du.
Kopurua gutxitu. Euskal Autonomia Erkidegoak 521 autonomo galdu ditu 2019ko lehen seihilekoan. 172.486 izatetik, 2018ko abenduan, 171.965 izatera pasa da.
Andaluzia, irabazle. Andaluziak nabarmen egin du gora, eta 10.773 autonomo gehiago ditu orain.
Gasteizko diseinuaren erreferente bihurtzea gustatuko litzaiguke”, aitortzen dute Alaznek eta Crisek. Lan gogorra egiten dute egunero hori lortu ahal izateko.
“Ekintzaile izatea ikaragarrizko esperientzia da niretzat”. Pablok 23 urte ditu eta enpresa baten naguzia da, Elon enpresa sortu eta gero. Orain, bere bigarren enpresa zabaldu nahi du, oraingo honetan Indian.