gasteiz - Ziurtagiriek euskarak lanerako balio duela adierazten dute. Onurak ekar ditzake euskarak, hala nola: balio erantsia, entitateen lehiakortasuna areagotzea, eskariari profesionaltasunez erantzutea, gertutasuna eta konfiantza transmititzea, atxikimendua eta pertsonak asebetetzea, erantzukizun soziala, irudia hobetzea, bezeroen aurrean sinesgarritasuna? abantaila horiek guztiak ditu. Azken batean, euskara apustu estrategikoa eta berritzailea da edozein enpresarentzat. Hor daude, esate baterako, Bai Euskarari Ziurtagiria edo Bikain agiria duten enpresak eta euskara plana dutenak.
ETENGABE HAZI Euskara erabiltzen duen enpresa batek gizartearekiko konpromisoa agertzen duenean eta gai sozialekin arduratsua denean irudi hobea ematen du, eta baita sinesgarritasun handiagoa ere bere bezeroen nahiz bertan lanean ari diren pertsonen aurrean. Beste aldetik, Bai Euskarari Elkartearen arabera, euskararen merkatu potentziala etengabe hazten ari da, eta enpresek merkatuaren eskaerari erantzuteko gai izan behar dute. Beraz, Bai Euskarari Ziurtagiria lortu duten enpresek merkatu potentzial horri ere erantzun diezaioketela erakusten dute. Helburua adostu du Bai Euskarari Elkarteak: arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragitea. Espazioak euskalduntzea estrategikoa da hizkuntza batean normaltasunez bizi ahal izateko. - B.M.