gasteiz - Hizkuntz normalizazioari dagokionez, egun Arabako herritarren %41,6ak euskara menperatzen du maila batean edo bestean, euskaldunberriak nagusituz. Geografikoki, euskaldunberrien proportzio handiena Aiaran eta Lautadan kokatzen da. Gorbeialdean dago euskaldunzaharren proportzio handiena. Eta erdaldunzaharrek, ostera, presentzia oso handia dute Kanpezun, Arabar Errioxan eta Añanan.

Beste aldetik, euskararen kale erabileraren azken neurketek baieztatu dute, bere apaltasunetik, Araban euskarak gero eta presentzia handiagoa duela. Argazki orokorraz harago, arreta berezia eskaini behar zaio euskara indarra duen geografiari, Aramaion gertatu bezala, hirigintza eta barne migrazioen ondorioz euskararen presentzia galtzen ari baita bere gotorlekuetan. - Begoña Martín