Gasteiz - Araba Euskarazeko datorren edizioa Gasteizen izango da hurrengo ekainak 14an, baina ez da ikastola gasteiztarra izango honen antolatzailea, Oiongo San Bizente ikastola baizik. Orain arteko ohitura aldatu egingo dute arabarrek, izan ere Oiongo San Bizente ikastola izan arren antolatzailea, herrian izan ordez uriburuan antolatuko baitute Araba Euskaraz. Piztu Euskara izango da aurtengo jaialdiaren leloa eta ETS (En Tol Sarmiento) talde arabarraren esku iritsi da abestia ska doinuez. Abestia zein bideoklipa Oihaneder euskararen etxean aurkeztu zuten.