zergatik iraun du euskarak egun arte? Zer behar du euskarak aurrerantzean ere iraun dezan? Zer nolako harremana du gainontzeko hizkuntzekin? Euskarak iraun badu eguneroko bizitzan erabiltzen delako da. Gaur euskaraz bizitzea posible bada, hainbat erakunderen eta herritarren ahaleginari esker da. Ahalegin hori emankorra izan bada, herritar askok eta askok euskara ikasi duelako da. Euskara transmititu bada, hurrengo belaunaldiei eskolan irakastea bultzatu eta sustatu delako izan da.
"Badu Bada, euskara mundu eleanitzean" izeneko erakusketa jendaurrean zabaldu dute Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxean.
Diotenez, hizkuntza bat bizirik da hiztunik badu, erabiltzen bada, energiarik badu, transmititzen bada, entzulerik badu, beharrezkoa bada, energiarik badu, ikusten bada, babesik badu, ukitzen bada, eskolarik badu, naturala bada, badu... bada.
Erakusketaren helburu nagusia hiztuna munduan diren hizkuntzen erabileraren gainean hausnarketan jartzea da. Hizkuntzak bizirik daude eguneroko jardunean erabiltzen badira, edozein komunikazio premia asetzeko balio badute.
Hizkuntza oharkabean eta modu naturalean erabiltzeko normaltasun esparruak ezinbestezkoak dira hiztunentzat, eta hizkuntzarentzat.
Ostegun arratsaldeetako bisita gidatu bereziak izaten dira, hala nola, Toti Martínez de Lezea, Maider Unda, Gorka Aginagalde, Gorka Ortiz de Urbina, Carmen Sanesteban, Jabier Etxagibel, Mikel Sánchez eta Ione Gorostarzu, Andoni Egaña eta Oihane Perea, Koko Riko, Ivan Pascual, Sabin Salaberri edo Inma Shararen gidaritzapean. Ordutegia da astelehenetik larunbatera, goizeko 9.00etatik 13.30etara, eta arratsaldez, 16.00etatik 20.00etara.
zein da etorkizuna Toti Martínez de Lezearen kasuan, bisitariek hizkuntzarekin duten harremanaren berri eman zuten. Horietako askok Totirekin bat egin zuten euskaldunberriek egiten duten esfortzua handiagoa dela adierazi zuenean. "Askotan euskaldunek ez dute pazientziarik eta gaztelaniara pasatzera behartzen gaituzte".
Maider Unda kirolariak Toti Martínez de Lezearen lekukoa hartu zuen eta bisita gidatua eskaini zuen. Euskararen herria guneak bere esperientzia pertsonala elkarbanatzera animatu zuen. Aramaion bizi arren, Maider Undak Gasteizen ikasi zuen eta gaur egun, euskarari dagokionez, gauzak asko aldatu direla azaldu zien bisitariei. "Asko entzuten da kalean eta hori poztekoa da oso. Orain gurasoek seme-alabei euskaraz egiten diete".
Erakusketarekin batera hainbat ekitaldi izaten dira jendaurrean Kultur Etxean hitzaldiak, mahai inguruak, ikus-entzunezkoen aurkezpenak edo solasaldiak pertsonaia nabarmenekin, hala nola, Bernardo Atxaga, Iban Zaldua, Kike Amunarriz, Iñaki Martinez de Luna eta abar.
Badu, bada. Euskara mundu eleanitzean erakusketak euskararen historia, errealitatea eta etorkizuneko erronkak aztertzen ditu. Euskararen jatorriari buruzko galderak egiteaz gain, galdera honi erantzunak bilatzen saiatuko da Badu, bada: Zein da etorkizuna, gaur egungo testuinguru eleanitzean? Erakusketa honetan irakur daiteke euskara dela antzinako europar hizkuntzen lekuko bizi bakarra. Luzaroan, galarazita edo gutxietsita egon dira euskararen transmisioa eta erabilpena. Azken bi mendeotan, euskara hilzorian egoteraino ahuldua izan da.
Demokraziaren hastapenetan, izugarria izan zen euskara ikasteko edo berreskuratzeko grina. Herritar anonimoen eta erakunde demokratikoen lanari esker, nonahi sortu ziren gau-eskolak eta euskaltegiak: herri oso batek egin zuen hizkuntza berreskuratzeko ahalegina. Haurrek eta gazteek euskaraz ikasi ahal izatea izan da azken hamarkadetako urratsik erabakigarriena euskara berreskuratzeko bidean. Horri esker, euskara sendotu egin da, eta euskaldunak gaztetu eta ugaldu. Baina euskara hizkuntza ofiziala den lekuan bakarrik gertatu da hori: Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, alegia.
Hizkuntzak ez du iraungo irakasten ez bada. Beste aldetik, hizkuntzak bizirik iraun dezan, ziberespazioak berebiziko garrantzia du. Ziberkomunitate euskalduna indartsua da eta oso dinamikoa. Internet euskaraz erabiltzen duten pertsonen kopurua bikoiztu egin da azken hamar urteotan (egun 200.000 pertsona dira).