Elikaduraren Portaera Nahasteak eredu iraunkor baten bidez hauteman daitezke: modu ez osasungarrian jatekoa edo osasungarriak ez diren dietak egitekoa. Elikatze-jokabidearen eredu horiek angustia emozional, fisiko eta sozialarekin lotuta daude, eta konplexu estetikoa izan beharrean, buru-gaixotasun bati erantzuten diote. Hala dio Aitziber Samaniegok ere, bere esperientzia pertsonalean oinarrituta gaixotasun mental hori ikusarazten saiatzen den gasteiztarrak. Ildo horretan, profesionalen laguntza handiagoa eskatzen du, anorexia edo bulimia duten emakume eta gizonek, besteak beste, gaixotasun horren aurkako arreta eraginkorragoa jaso dezaten.

Aitziberren kasuan, haurtzaroko bere koaderno-pertsonala aztertuz, helduaroan konturatu zen txikitatik zuela bere gaixotasuna. Zortzi urte besterik ez zituela, esan zuen jateari utzi behar ziola. Hala ere, amesgaiztoa helduaroan hasi zen, eta orain dela lau urte laguntza eskatzea erabaki zuen. Horregatik, Aitziberrek DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA egunkarian azaldu duenez, bere familia-medikuarengana joatea erabaki zuen, eta laguntza eskatu zuen elikadura-nahasteak tratatzeko. Automatikoki,bere kasua Osasun Mentalera bideratu zen eta Nerbio-anorexia zuela diagnostikatu zioten. Harrezkero, Ai-tziber Samaniego hainbat tratamendurekin hasi da, gaixotasun hori amaitu edo, gutxienez, tratatu eta berriro lasai bizitzeko. Hala ere, duela gutxi salatu du Osakidetzak ez duela lagun-tzarik ematen edo ematen duena, behintzat, ez dela nahikoa. Berarekin batera, egoera berean dauden hainbat lagunek gauza bera salatu dute publikoki, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaixotasun mental horretan laguntzen ez duela ziurtatuz. Hala, bere kontakizunaren arabera, duela lau urte sartu zen lehen aldiz psikiatrian, Santiagoko ospitalean garatzen zen programa espezifiko batean sartzea gomendatu ondoren. Programa horrekin batera, esan zioten komenigarria litzatekeela jantoki terapeutikora joatea tratamendua hasteko. “Etsipena izan nuen jantoki hori ez zegoela ikusi nuenean. Bakarrik sartu ninduten logela horretan. Laguntzarik gabe ezin nuen jan eta nire egoerak okerrera egin zuen, askoz kilo gehiago jaisten hasi nin-tzen. Ospitalean, jantoki horretan, platera mahai gainean jartzera muga-tzen ziren, bakarrik utzi, eta 30 minutura bueltatzen ziren berriz ere jarritako platerra kentzeko”, kontatzen du. 2018ko irailean, bizi-konstanteak muga-mugan zituela, Santiago ospitaleko psikiatrian sartu zen. “24 orduz egon nintzen giltzapetuta, bakarrik, bideozaintzarekin eta zigorraren metodoarekin. Nire sentsazioa zen gizendu nahi zuten indioilarra izatea. Han egon nintzen 59 egunetan ez nuen laguntza psikologikorik jaso, nire beldurrak lantzeko terapiarik ere ez nuen egin, jan eta lo egiten nuen bakarrik”. Urtez urte Aitziber Samaniegok hainbat krisi izan ditu bere gaixotasunean, konplikazioekin eta pisu galera garrantzitsuekin. Tratamendu horretan, familiaren babesaz gain, Edgar ACABEko psikologoaren laguntza bakarrik jaso duela kontatu du. “Bizitza salbatu zidana izan zen, pertsona bat salba daitekeen zentzu guztietan”, eskertzen du. Horregatik, orain, Aitziberrek laguntza gehiago eskatu dio Osakidetzari, gaixotasun hori duen inor gehiago sufri ez dezan. “Milaka gaixo gara. Osakidetza, ez zaitez gutaz ahaztu. Ondorioak hilgarriak dira. Bestela, suizidio-kopuruari begiratu besterik ez da egin behar. Nik neuk ez dut beste irtenbiderik ikusi suizidioa baino”, kontatu du. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak egunkari honi adierazi dionez, elikadura-portaeraren nahasmenduak, batez ere, haurtzaroan eta nerabezaroan dauden patologiak dira, eta horiei lotutako programa berezi bat dute. “Euskadin badira gailu anbulatorioak, intentsitate handikoak (jantoki terapeutikoak) eta ospitalizaziokoak, haur eta gazteen psikiatriako unitateetan, ospitalizazioko baliabide berezirik ez badago ere”. “Eskura dagoen ebiden-tzia zientifikoko baliabide espezifiko horiek ere ez dute frogatu haien eraginkortasuna. Nolanahi ere, Osasun Sailak eta Euskadiko Adimen Osasuneko Kontseilu Aholku-emaileak konpromisoa hartu dute horren beharra ebaluatzeko, eta, hala badagokio, baliabideak proposatzeko eta ezar-tzeko”.

Aitziber Samaniegok bere gaixotasuna kontatzen du; urteak daramatza anorexiaren aurka borrokatzen

Osakidetzaren laguntza handiagoa eskatzen du, gaixotasun horretan ia ez duela laguntza emozionalik jaso ziurtatzen baitu