- Lucía Gallego Antibiotikoen eta Bacteriologia Molekularraren Laborategiko zuzendaria da Euskal Herriko Unibertsitatean, sail horretako irakaslea ere bada eta medikuntza eta erizaintza fakultateko ikertzailea. Ia bere lan-bizitza osoa darama (28 urte baino gehiago) ikerketarako ahaleginean eta dedikazioan, eta, horregatik, orain kezkaz ikusten ditu txertaketaren inguruan hartzen ari diren zenbait erabaki, adituen iritziari kasurik egin gabe. Zalantzarik gabe, Euskadik ez duela “adingabeen txertaketarekin hasi behar” esan du.

Zure ustez, Osakidetzak laster txertatu beharko lituzke adingabeak?

-Ez, lasai joan behar dugula uste dut; lehenik eta behin, heldu guztiei eta pertsona ahul guztiei eman txertatu behar zaie, eta adingabeen saiakuntza klinikoekin jarrai dezaten utzi behar da. Agian pertsona batzuek nahiago dute azkarrago joan, baina helduen txertaketarekin azkar ibili ginen eta, behin baino gehiagotan, atzera bota behar izan dugu. Txertoa adingabeengana iritsi aurretik, alderdi askotan eragin behar da, txertoak segurtasuna eta eraginkortasuna izan dezan.

Zer alderdi?

-Beste faktore batzuk kontuan hartzeko beharra azpimarratu behar da, hala nola arraza, generoa, adina, ez baita gauza bera hiru urte edo 15 urte, eta puntuz puntu ikertuz joan behar da. Oso garran-tzitsua da, halaber, adituek beren osotasunean ezarritako protokoloak betetzea; izan ere, adibidez, herrialde batzuetan lehen txertoa baino ez da eman, eta orain Indiako anduia izugarri ari da transmititzen. Hobe da poliki joatea eta faseak finkatzea, korrika egitea eta atzera egin behar izatea baino.

Eta ikerkuntzak egin ondoren, uste duzu txertoa jarri beharko litzaiekeela haurrei, sintomarik gabekoak direla kontuan hartuta?

-Bai, noski. Haurrak birusaren gordailu dira eta, neurri handi batean, birusa modu asintomatikoan gara-tzen badute ere, eramaile izaten jarraitzen dute. Gainera, kutsatu diren eta sistema anitzeko inflamazio-gaixotasuna garatu duten haurren kasuak ere gertatu dira. Helburua da koronabirusak munduan zirkulatzeari uztea, eta, horretarako, herritar guztiei txertoa jarri behar zaie.

Txertaketari esker, herritarrek aukera izango dute etorkizunean lehengo normaltasunera itzultzeko?

--Ez. Beharrezkoa da herritarrek pentsaera hori aldatzea. Ezin da aintzinako egoerara itzuli, bestela koronabirusak nahi bezala zirkulatuko baitu leku guztietatik zehar. Txertoa kontuan hartu beharreko beste tresna bat baino ez da. Egia da koronabirusaren aurkako tresnarik indartsuena dela, baina bere horretan jarraitu behar dute segurtasun-distantziak, maskarak bereziki leku itxietan erabiltzea eta eskuen etengabeko higienea.

Etorkizunean txerto hori haurren txertaketa-kanpainaren barruan egongo dela uste duzu?

-Aditu batzuen ustez, bai, baina oraindik ez dakigu zenbat denbora irauten duen txerto horren efektuak, eta ez dakigu zer dosi hartu behar den denboraldi bakoi-tzean. Momentuz, lasaitasunera deitu behar da.

“Ezin da aintzinako egoerara itzuli, bestela koronabirusak nahi bezala zirkulatuko baitu leku guztietatik zehar”

“Txertoekin lasai joan behar dugula uste dut; lehenik eta behin, heldu guztiak jaso behar dute txertoa”