- Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak Panoramika 80 txostena egin du. Bertan, koronabirusak Euskadin bizi diren atzerritarrengan izan duen eragina jasotzen da eta agerian uzten da koronabirusak ez diela pertsona guztiei berdin eragiten; izan ere, jakinarazi dutenez, etorkinak ondorio okerragoak jasaten ari dira, lanekoak eta tolerantziakoak, adibidez.

“Urtebete baino gehiago igaro da alarma-egoeraren lehen adierazpena egin zenetik; hori dela eta, covid-19a bera eta gaitz horrek bai erkidegoko migrazio-fluxuetan bai Euskal Autonomia Erkidegoan bizi den atzerritar jatorriko biztanleriaren egoeran izan duen eragina izan ditugu aztergai begirada honetan”, azaldu dute Ikuspegitik. Horretarako, hain zuzen, Estatistikako Institutu Nazionalak, Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak eta Ikuspegiren atzerritar jatorriko pertsonenganako pertzepzioei eta jarrerei buruzko Barometroak argitaratutako datuak erabili dituzte. Txostenak biltzen duen datu nagusietako bat da Euskadira atzerritik heldu diren pertsonen kopurua gutxitu egin dela. Zehazki, jakinarazi dutenez, joan den urtetik hona atzerritik Euskal Autonomia Erkidegora etorritako pertsonen kopurua %75era jaitsi da. Ildo horretatik, eta kopuru absolutuei dagokienez, Latinoamerika eta Magreb izan dira atzeraldi horrek gehien eragin dien eremuak. Bestalde, Kolonbia izan da etorreren bolumena gehien jaitsi den herrialde nagusi bat; %69,9rekin, hain zuzen ere. “Iritsi berrien prozesuak izandako bilakaerari erreparatzen badiogu, lau fase zehatz bereiz ditzakegu azken bi hamarkadetan. Lehen fase batean, atzerritar jatorriko pertsonen immigrazio-fluxua euskal ekonomiaren oparotasuneta hedapen-aldiaz batera hazi zen. Atzeraldi ekonomikoaren ondorioz, etorrerak moteldu egin ziren, eta, zenbait urtetan, saldo negatiboa ere izan zen”, Azaldu eta erantsi dute Ikuspegitik: “Adierazle ekonomikoak hobetzeaz batera, migrazio-fluxuak berriro aktibatu ziren, arinki hasieran, eta modu nabariagoan azken urteetan. Dena den, covid-19ak sorturiko salbuespeneko testuinguruan, EAErako mugimenduak gelditu egin dira berriro”. Ildo horretatik, covid-19ak izandako ondorioetan sakonduz, azken urtean, erroldatutako atzerritar jatorriko pertsonen kopurua hazi egin da; 4.777 bat pertsona gehiago izan dira. Nolanahi ere, “atzerakada handia da hori”, aurreko urteetan izandakoarekin alderatuta. Izan ere, 2019-2020 aldiarekin alderatuta, erkidegorako fluxuak %75 inguru murriztu dira - “2019 eta 2020 aldian ia 20.000 pertsona izatetik, azken urtean 5.000 baino gutxiago izatera”-.

Lan-merkatuari dagokionez, osasun-krisialdiak gogorrago erasan zien atzerritarren jarduera- eta okupazio-tasei 2020ko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan. Hala eta guztiz ere, adierazle horiek “bizkor hobetu ziren” urtearen azken hiruhilekoan. Bestalde, hirugarren hiruhilekoan langabezia-tasak “apur bat” gora egin zuen arren, 2020ko batez besteko tasa apalagoa izan zen aurreko urtean baino. Zenbakietan azalduta, lehen eta bigarren hiruhilekoan atzerritarren langabezia-tasa %1,5 igo zen, bigarrenean %21,8koa izan zen eta hirugarrenean %22,5ekoa. Nolanahi ere, laugarren hiruhilekoan jaso zen serieko tasarik apalena (%18,8). Horrela, 2020ko atzerritarren langabeziatasa “apalagoa” izan zen 2019an baino, %27,0tik %20,8ra igaro baitzen. “Datu horiekin konparatuz bertako jendearen datuekin, bertakoen jarduera-tasa edo okupazioa oso gutxi aldatu zen, baina atzerritarrena bigarren hiruhilekoan asko jaitsi eta bizkor hobetu zen hurrengo hiruhilekoetan. Hala ere, langabeziatasaren joera desberdina da: bertakoen zenbakiak haziz joan ziren 2020 osoan zehar, baina atzerritarren datuak, nahiz eta pixka bat gora egin zuten 2020ko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan, 2019koak baino apalagoak ziren”, erantsi dute.

Testuinguru horretan, txostenak dioenez, langabezia-prestazioren bat jasotzen zuten bertako eta atzerriko pertsonen kopurua handitu egin zen. Hala ere, ekainetik aurrera kopuru hori murrizten hasi zen. Zehazki, “langabezia-prestazioaren datuek beste behin, pandemiaren lehen hilabeteen gogortasuna berresten dute”. 2020an zehar, langabezia prestazio bat jasotzen zuten pertsona guztietatik %10 inguru ziren atzerritarrak. “Lehenbiziko olatuarekin batera, martxoaren eta apirilaren artean nahiko igo zen laguntzaren bat jasotzen zuten bertakoen nahiz atzerritarren kopurua”, azpimarratu dute. Gainera, prestazioek generoaren arabera izandako bilakaerari erreparatuz, nabarmen maskulinizatuta egon direla ikus daiteke. Izan ere, aztertutako aldian, gizonei dagozkie langabeziagatik jasotako prestazio guztien %60, eta emakumeei %40.

Horrela, pandemiak ere ez ditu egoera berean utzi emakume etorkinak, gizon etorkinen egoeraren aldean. Gizonei pandemiak jarduera-tasaren eta enplegu-tasaren jaitsiera handia eragin zuen 2020ko lehen eta bigarren hiruhilekoen artean, %14,6 eta %9,3 gutxiago, hurrenez hurren. “Emakumeei dagokienez, egoera kontrakoa izan da. Lehen eta bigarren hiruhilekoetan, bai jarduera-tasa (+%1,5) bai enplegu-tasa (-%2,9) nahiko egonkor egon ziren, eta, aldiz, langabezia-tasa nabarmen handitu zen; 2020ko lehen hiruhilekoan %20,0 izatetik bigarren hiruhilekoan %26,6 izatera pasatu zen”, Ikuspegitik ondorioztatu dutenez.

Txostena. Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak Panoramika 80 txostena egin du. Bertan, koronabirusak Euskadin bizi diren atzerritarrengan izan duen eragina jasotzen da eta agerian uzten da koronabirusak ez diela pertsona guztiei berdin eragiten; izan ere, jakinarazi dutenez, etorkinak ondorio okerragoak jasaten ari dira, lanekoak eta tolerantziakoak, adibidez.

Ondorioa. Txostenak biltzen duen datu nagusietako bat da Euskadira atzerritik heldu diren pertsonen kopurua gutxitu egin dela. Zehazki, jakinarazi dutenez, joan den urtetik hona atzerritik Euskal Autonomia Erkidegora etorritako pertsonen kopurua %75era jaitsi da. Ildo horretatik, eta kopuru absolutuei dagokienez, Latinoamerika eta Magreb izan dira atzeraldi horrek gehien eragin dien eremuak.

Lan-merkatua. Lan-merkatuari dagokionez, osasun-krisialdiak gogorrago erasan zien atzerritarren jarduera- eta okupazio-tasei 2020ko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan. Hala eta guztiz ere, adierazle horiek “bizkor hobetu ziren” urtearen azken hiruhilekoan. Bestalde, hirugarren hiruhilekoan langabezia-tasak “apur bat” gora egin zuen arren, 2020ko batez besteko tasa apalagoa izan zen aurreko urtean baino. Zenbakietan azalduta, lehen eta bigarren hiruhilekoan atzerritarren langabezia-tasa %1,5 igo zen, bigarrenean %21,8koa izan zen eta hirugarrenean %22,5ekoa. Nolanahi ere, laugarren hiruhilekoan jaso zen serieko tasarik apalena (%18,8). Horrela, 2020ko atzerritarren langabeziatasa “apalagoa” izan zen 2019an baino, %27,0tik %20,8ra igaro baitzen.

“Urtebete baino gehiago igaro da alarma-egoeraren lehen adierazpena egin zenetik; hori dela eta, covid-19a bera eta gaitz horrek bai erkidegoko migrazio-fluxuetan bai Euskal Autonomia Erkidegoan bizi den atzerritar jatorriko biztanleriaren egoeran izan duen eragina izan ditugu aztergai begirada honetan”, azaldu dute Ikuspegitik.

“Langabezia-prestazioaren datuek beste behin, pandemiaren lehen hilabeteen gogortasuna berresten dute”. 2020an zehar, langabezia prestazio bat jasotzen zuten pertsona guztietatik %10 inguru ziren atzerritarrak. “Lehenbiziko olatuarekin batera, martxoaren eta apirilaren artean nahiko igo zen laguntzaren bat jasotzen zuten bertakoen nahiz atzerritarren kopurua”, azpimarratu dute.