- ONCEk inbertsio soziala eta enplegua bermatu ditu Euskadin, covid-19ak bere jardunean eragina izan badu ere. Hori posible izan da 2019ko datu positiboei esker, diru-sarrerak 50,3 milioi eurokoak izan zirenean.

Hain zuzen ere, loteriaren salmentak %4,4ko gorakada izan zuen, horrela 2.255 milioi eurotik gora eskuratuz, eta, Ilunion markarekin elkartutako enpresa sozialen fakturazioa %5,8 hobetu zen, 978,8 milioi eurora iritsiz. Gainera, 411 lanpostu sortu zituen Euskal Autonomia Erkidegoan. Dena den, Euskadiko arduradunek azaldu dutenaren arabera, aurten salmentak %43 inguru jaitsiko dira koronabirusaren ondorioz. Esaterako, Amaren Eguneko zozketa berezia bertan behera geratu zen, eta Aitaren Eguneko zozketan salmentek behera egin zutelako. Halaber, konfinamenduaren ostean, ONCEren loteria salmentak %10 jaitsi dira euren kalkuluen arabera.