noizkoegoerarik zailenean egin dira joan den igandeko hauteskundeak. Alde batetik, lan-istripua suertatu zen Zaldibarko zabortegian, eta ezbehar horrek bi langile irentsi eta ingurumenari sekulako kalteak eragin zizkion. Beste aldetik, izurritea etorri zitzaigun ustekabean, eta pertsona askori bizia galarazi, gaixotasuna hedatu, jendearen etxeratzera behartu€ Eta hori gutxi balitz, aurreko zorigaitz guztien ondorioz, berehalakoan, krisi ekonomiko latza etorri da gure artera eta mundu osora, zeinaren lehenengo ondorioak, ez besterik, antzematen ari garen.

Sutan jartzean probatzen dela eltzea dio esaera zaharrak, eta hauteskunde hauetan emaitzarik onenak eskuratu dituztenen jarrerak aztertzea baino ez da behar esamolde horren egiazkotasuna frogatzeko. Zaldibarko zabortegiaren kasuan, enpresa baten arduragabekeriak sorrarazitako egoera onbideratzen saiatu zen Eusko Jaurlari-tza, bestetzuk kritika larriak eta mobilizazio sustatzen ari ziren bitartean. Mobilizazio horiek baliatzen saiatu zirenek nahita alboratu zuten enpresa horren erantzukizuna, bai eta enpresa honen jarduna abian jar-tzeko orduan, egun EH Bildun dagoen eta sailburu izandako batek zuzenean parte hartu zuela eta Zaldibarren zortzi urtez koalizioak berak gobernatu zuela, gehiengo osoz gobernatu ere. Ez dakigu, ordea, udal horretatik zenbat ekimen burutu ziren zabortegiaren jardunari buruzko informazioa eskatzeko edota haren ibilmoldearen arta egiteko.

Bestalde, izurriteari aurre egiteko unean, behin ere ez dut entzun egoera lehengora-tzeko inolako proposamenik oposizioa osa-tzen zutenen aldetik. Aitzitik, aldiro-aldiro sortzen ari ziren zailtasunen aurrean, dena izan da ondoeza eta kritika... Langileak babesteko ekipamenduaren eskasia zegoela munduan, erasoak segida izan zuen, sindikatu batzuen konplizitatea tarteko... Kutsa-tzerik suerta ez zedin, ezin buelta zitekeen lanera, eskoletara eta bestelakoetara, bien bitartean, tabernak, atsedenlekuak eta hondartzak jendez mukuruka beteta egon arren.

Beldurraren mezua hedatzen saiatu da EH Bildu, hasiera batean, jendea bozkatzera joan ez zedin, baina hauteskunde-egunean bertan, abstentzioak gora egiten zuela ikusita, hurbilekoei mezuak zabaltzen eta, euren posizioa indartuago ager zedin, hurbilekoek eta, haien bidez, aurrekoen ezagunek botoa eman zezatela deitzen ibili da! Ondorioz, badira, gutxienez, bi eredu herri honetan. Sortzen diren arazoak konpontzen saiatzen direnena... eta egoerez eta arazoez baliatzen direnena, betiere, herritarren lehentasunak bazter lagata, alde bakarreko errentagarritasun politikoa bilatzen saiatzen direnena... Eta beldur naiz gauzak egiteko molde horrek segidarik ez ote duen izango legealdi berrian. Nahiago nuke oker banengo eta denok lanerako, auzolanerako prestutasunik bagenu... baina irekitzen den aldi berrian ez dakit gainerakoekiko herra, bereziki, nolanahi eraitsi nahi den EAJrekikoa, indarberritu ez ote den.