Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, azaroaren 13an, tenperatura beste pixka bat gehiago jaitsiko da eta maximoak 10 gradutik behera geratuko dira barnealdean. Hegoaldeko zenbait lekutan izotza egin dezake.
Goizaldean euri pixka bat egin dezake, bereziki ipar-mendebaldean. Goizean eta eguerdian ateri egongo da, baina arratsaldean berriro sar daiteke euri pixka bat Ebro ibarretik; euria hegoaldeko zenbait lekutan soilik egingo luke.
Iparraldeko eta ipar-ekialdeko haize fina ibiliko da, eta baliteke asteko egunik hotzena izatea. Hiriburuetan, Baionan 5 gradu espero dira gutxienez eta 12 gehienez, Bilbon 7 gutxienez eta 12 gehienez, Donostian 6 gutxienez eta 11 gehienez, Gasteizen 2 gutxienez eta 8 gehienez eta Iruñean 3 gutxienez eta 9 gehienez.
Itsasoan ekialdeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Iparraldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 02:07an eta 14:26an izango dira, eta itsasbehereak 08:05ean eat 20:32an. Uraren tenperatura 17 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.
Balorazioa
"Zerua hodeitsu egongo da, tarte oso hodeitsuekin goizaldean eta arratsaldean Araban; egunaren amaieran ostarteak irekiko dira ekialdetik. Goizaldean Kantauri isurialdearen mendebaldean zaparradak egingo ditu noizbehinka. Arratsaldean euri txikia egin dezake Araban, noizbehinka ertaina. Elur-kota 1000-1200 m inguruan egongo da goizaldean eta arratsaldean 1500 m-tik gora igoko da. Eki/ipar-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura gutxi edo nahikoa jaitsiko da. Izotz txikia egingo du Arabako zenbait lekutan eta mendi inguruetan".