Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, urriaren 23an, giro eguzkitsua eta epela itzuliko da. Goizaldean hodei hondarrak geratuko dira eta behe-lainoa sortuko da ohiko lautadetan, baina eguzkiak xurgatuko ditu eta goizean ia erabat oskarbi geratuko da. Eki-osagaiko haizea ibiliko da.
Tenperatura minimoak apur bat jaitsiko dira, baina maximoek nabarmen egingo dute gora eta bazter askotan 20 graduak gaindituko dira. Hiriburuetan, Baionan 11 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez, Bilbon 12 gutxienez eta 22 gehienez, Donostian 10 gutxienez eta 21 gehienez, Gasteizen 7 gutxienez eta 19 gehienez eta Iruñean 8 gutxienez eta 21 gehienez.
Itsasoan eki-osagaiko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta arratsaldean zakartu eta 3-4koa hartuko du; itsaso kizkurra eragingo du hasieran, eta arratsaldean itsaskirria edo itsaskia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 09:30ean eta 22:20an izango dira, eta itsasbehereak 03:11n eta 15:56an. Uraren tenperatura 18 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.
Balorazioa
"Goizean lanbroa eta behe-lainoa sortuko dira. Goizaldean zerua hodeitsu egongo da, Kantauri isurialdean bereziki; goizean hodeiak gutxitu eta hodei gutxirekin geratuko da. Eki-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, arratsaldean hego-ekialdekoa nagusitu eta zakartu egingo da, bolada gogorrekin haizeguneetan, bereziki azken orduetan. Tenperatura minimoak gutxi jaitsiko dira. Tenperatura maximoak nahikoa edo nabarmen igoko dira".