Osasun Sailak, Neikerren eta Euskadiko udalen laguntzaz, laginketen bidez kontrolatzen du espezie inbaditzaile hori.
Osakidetzak informatu duenez, herritarren laguntza funtsezkoa da espezie horren hedapena geldiarazteko, eta, batez ere, ugaltzea eragozteko. Eraginkorrena haztegiak izan daitezkeenak ezabatzea da, ur-pilaketak saihestuz.
2024an 51 udalerritako 93 eremutan ari dira laginketak egiten: Arabako 8tan, Bizkaiko 26tan eta Gipuzkoako 16tan. Zaintza ekaineko lehenengo astean hasi zen, eta azaroaren hasierara arte luzatuko da.
Euskadin eltxo tigrea detektatzeko 2013an abian jarritako zaintza- programari esker, hamarkada honetan Euskadiko 56 udalerritan detektatu ahal izan da
Osakidetzak jakinarazi duenez, Euskadin eltxo tigrea detektatzeko 2013an abian jarritako zaintza- programari esker, hamarkada honetan Euskadiko 56 udalerritan detektatu ahal izan da, batez ere biztanleria-dentsitate handieneko eremuetan eta Bizkaiko eta Gipuzkoako hiri handienetan.
Gainera, herritarrek Mosquito Alert aplikazioaren bidez lagundu dezakete eltxo tigrea identifikatzen. Herritarren zientzia-plataforma horrek aukera ematen du eltxo tigrerik badagoen jakiteko, bere presentziaren berri ez zegoen lekuetan, bai eta bere banaketa eguneratzeko eta jarraipena hobetzeko ere. Helburua da eltxoa geolokalizatzea, argazki on bat atera eta http://www.mosquitoalert.com/ aplikaziora bidalita.
Espezie inbaditzaile hori osasun publikoko arazotzat hartzen da, besteak beste, dengea -gaur da dengearen aurkako nazioarteko eguna- zika eta chikungunya transmititu ditzakeelako.