Goiz-lanbroa. Zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da; arratsaldean hodeiak ugarituko dira eta zerua tarteka hodeitsu egongo da behe-hodeiekin, Euskalmet Euskal Metereologia agentziaren arabera.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, bertatik azaldu dutenez, hego-osagaiko haize ahula ibiliko da; goizean haizeak ipar/ipar-mendebaldera egingo du Kantauri isurialdean, eta gainerako tokietan arratsaldean, eta bolada gogor batzuk izango ditu Araban. Tenperatura maximoek berdin jarraituko dute kostaldean eta nahikoa igoko dira barnealdean. 

Eta bihar, zer?

Bihar goizean, lanbroa eta lainoa agertuko dira. Zerua hodei gutxirekin egongo da, goi-hodeiekin; goizaldean eta goizean-goiz Kantauri isurialdean baliteke behe-hodeien tarte batzuk izatea. Hego/hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da; goizean ipar-osagaitik finkatuko da eta arratsaldetik aurrera ipar-ekialdekoa nagusituko da. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi igoko da.

Azkenik, larunbatean goizean, lanbroa eta lainoa. Zerua hodei gutxirekin egongo da, goi-hodei batzuekin, eta goizaldean kostaldean behe-hodeiak izan daitezke. Arratsaldean hodeiak ugarituko dira, eta gauean zerua oso hodeitsu edo estalita geratuko da.

Egunaren bigarren zatian zaparrada txikiak egingo ditu, baliteke zenbait lekutan zaparradak ertainak eta trumoitsuak izatea. Hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin goizaldean ekialdean; goizean ipar-mendebaldera egingo du eta arratsaldean indartu egingo da, bolada gogorrekin. Tenperatura minimoak gutxi igoko dira; gauean neurtuko dira. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez.