Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua Zaintel - Euskadiko familia zaintzaileentzako arreta eta laguntzarako telefono-zerbitzuaren instalazioetan izan da gaur, eta Bizitzen fundazioko bere koordinatzaileekin bildu da. Topaketa Durangon izan da. Zerbitzura 900 100 356 telefono-zenbakiaren, zaintel@euskadi.eus helbide elektronikoaren eta WhatsApp 619 419 628 zenbakiaren bidez hel daiteke.
Nerea Melgosak zerbitzu horren balioa nabarmendu du; martxan jarri zenetik bi urte bete direnean, etengabe hazi da
Horrela, Nerea Melgosak zerbitzu horren balioa nabarmendu du; martxan jarri zenetik bi urte bete direnean, etengabe hazi da, ezagutzen diren azken erabilera-datuen arabera. Aurtengo lehen seihilekoan, erantzundako kontsultak % 39,87 hazi dira, 2023ko lehen erdiarekin alderatuta.
Zaintel telefono bidezko arreta eta laguntzarako zerbitzua da, zaintzaileen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzea helburu duena
Zaintel telefono bidezko arreta eta laguntzarako zerbitzua da, zaintzaileen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzea helburu duena. Mendekotasuna eta/edo desgaitasuna duten Euskadiko pertsonen familia-zaintzaile guztiei zuzenduta dago.
Euskadiko zaintzaile ez-profesionalei laguntzeko estrategiaren barruan dago
Eta Euskadiko zaintzaile ez-profesionalei laguntzeko estrategiaren barruan dago, 2010etik martxan zegoen Jakiten programari jarraipena emanez. Doako baliabidea da, eskuragarria, berehalakoa, pertsonalizatua, profesionala, konfidentziala eta kalitatezkoa.