Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, uztailaren 10ean, udako tenperaturarekin jarraituko dugu. Goizaldean oraindik ere zerua tarteka hodeitsu ager daiteke, zaparrada bakanen bat baztertu gabe. Gainerako orduetan ostarte zabalak espero ditugu, eta behe-hodei batzuk ager daitezke ipar partean.

Goizetik aurrera ipar-ekialdeko eta iparraldeko haizea ibiliko da. Tenperaturan aldaketa handirik ez da izango eta zonalde batzuetan maximoak apur bat igo daitezke. Hiriburuetan, Baionan 16 gradu espero dira gutxienez eta 27 gehienez, Bilbon 17 gutxienez eta 26 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 25 gehienez, Gasteizen 13 gutxienez eta 31 gehienez, eta Iruñean 17 gutxienez eta 32 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin, eta goizean ipar-ekialdetik finkatuko da 3koarekin eta 4ko tarteren batekin; itsaskirria eragingo du, arratsaldean itsaskiko guneekin, eta goizaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 08:22an eta 20:35ean izango dira, eta itsasbehereak 02:16an eta 14:20an. Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Balorazioa

"Goizaldean zerua tarteka hodeitsu egongo da; gainerako orduetan zerua hodei gutxirekin edo partez hodeitsu agertuko da, behe-hodeien tarte batzuekin. Goizaldean norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da; goizean Kantauri isurialdean ipar-ekialdetik finkatuko da eta arratsaldean gainerako lekuetan, bolada gogor batzuekin. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez kostaldean eta barnealdean gutxi edo nahikoa igoko dira, bereziki Araban".