Gasteizek habia udalerrian duten 100 hegazti-espezie baino gehiago ditu. Halaxe irakur daiteke joan den urtean, 2022an, prestatutako Hegazti Habiagileen Atlasean. Gasteizko Hegazti Habiagileen Atlasa prestatzeko asmoz 2022an egindako prestakuntza-saioetan 530 lagunek hartu dute parte. Guztira, udalerriko lurraldearen erdian baino gutxiagoan hartu dituzte laginak: Banatzeko erabiltzen diren 300 lauki-sareetatik 112. “Laginean sartutako azaleraren erdiarekin bakarrik, ehun hegazti-espezie baino gehiago ditugu; zehatzago esanda, 107 hegaztiren ugalketa baieztatu dugu”, azaldu dute proiektuaz arduratu diren Aranzadiko teknikariek. Zenbatutako ale kopurua 5.515ekoa izan da, 98 espezietan banatuta. Zifra horiek Bartzelonako Atlasean jasota dauden 83 hegazti-espezieko kopurua edo Donostiako 91 espeziekoa gainditzen dituzte.

"2022an zehar, bi errolda mota egin dituzte: kualitatiboak, presentziak/absentziak ezartzeko asmoz, eta kuantitatiboak, ugaritasunaren inguruko kalkuluak egiteko. Lehen azterketa horietan 27 lagunek hartu dute parte eta, kopuruari dagokionez, aldiz, errolda egiteko ardura izan dute 18 lagunek", Udalak azaldu duenez.

Prestakuntza-saioei dagokienez, uneotan hainbat hitzaldi egiten ari dira BIZAN sareko zentroetan; bestalde, Salburuako eta Zabalganako gizarte-etxeetan bi hitzaldi antolatu dituzte. Martxoaren 14an eta 21ean izango dira (hurrenez hurren). Informazio guztia Udalaren eta proiektuaren webguneetan dago ikusgai: www.atlasvg.eus Gasteizko Udaletik ondorioztatu dutenez.