euskararen normalizazioan eragiteko xedez, euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak hitz egiteko ohitura ez dutenekin (edo zailtasuna edo aukera ez dutenekin) elkartzen dira. Hau da Min-tzapraktika programa.

Araban parte hartzeko hainbat arrazoi eta motibo egon daitezke: euskara praktikatu nahi izatea, euskara maila hobetu nahi izatea, harreman eta lagun talde berria bilatu nahi izatea, euskara ikasten ari direnei prozesuan lagundu nahi izatea, euskara plazara ateratzeko norberaren ekarpen txikia egin nahi izatea, ikasitako euskara erabili edo praktikatu nahi izatea, erdi ahaztuta duzun hizkuntza berreskuratu nahi izatea, ?

Orain lau urte Gasteizen jarri zen martxan Gurasolaguna aldaera eskola bereko guraso euskaldunen arteko harremanak sendotze aldera. Hasiera batean hiru eskoletan bakarrik eskaintzen zen; egun, aldiz, 19 ikastetxek (Zabalgana, San Viator, Ramón Bajo, Jesús Obrero, Ikasbidea, Armentia, Mendebaldea, Landaberde, Umandi, Barrutia, Olabide, Koldo Mitxelena, Lakuabizkarra, Urkide, Ibaiondo, Toki Eder, Sagrado Corazón, López de Guereñu, Luis Elejalde eta Presentación de María) hartzen dute parte Gurasolagunean. 2012/2013 ikasturtean 79 gurasolagunek eman dute izena eta 12 taldetan daude banatuak.

Normalean hitzorduak seme-alaben zaintza beharretara egokitzen dira eta bilerak ikastetxeen inguruan egiten dira.

Gurasolaguna gurasoei zuzendutako Mintzalaguna egitasmoaren aldaera da. Gasteizko ikastetxe desberdinetako gurasoei zuzentzen zaie eta biltzeko ordutegia eta lekua ikastetxeen ingurura mugatzen da. Izena emateko, posible da www.gasteizkomintzalaguna.com web orrialdean. Gasteizko Mintzalagunaren arduradunek adierazten dute "euskararen transmisioa erronka dugu eta zentzu honetan gurasoen konpromisoa ezinbestekoa da etxeko hizkuntza-ohituretan eragin zuzena dutelako".

Ekimen honek, guraso euskaldunak edota euskara ikasten ari direnak, eta euren seme-alabak, egoera berdinean dauden beste guraso eta seme-alabekin harremanetan jarriko ditu, familia edo lagun giro erabat euskaldunean murgilduz.

Orain arte egindakoak indartu eta hobetzeko xedez, euskararen normalizazio prozesuan estrategikoak diren kolektiboak erakartzea ezinbestekotzat du Gasteizko Mintzalagunak. Hori dela eta, kolektibo horientzako aldaera bereziak jarri dira martxan. Horietako bat Gurasolaguna aldaera da.

Bestetik, gazteek ere kolektibo estrategikoa osatzen dute, etorkizunean kalean entzungo den hizkun-tza gazteek erabiltzen dutena izango baita.

gazteenak Gaztelagunak ohiko mintzalaguna egitasmoaren dinamika antzekoa du baina egokitzapen txiki batzuekin. Horrela, gazteentzako eskaintza ahalik eta erakargarriena lortzen da (adibidez, surf ikastaroak).

Arduradunek adierazten dutenaren arabera, Gasteizen gazte ugari hurbiltzen da mintzalagunera. Iaz, hain zuzen ere, 18-23 urte bitarteko gazteen taldetxo bat sortu zen eta 24-28 urte bitarteko 40 bat gaztek hartu zuten parte. Orotara 18-28 urte bitarteko 46 gaztek eman zuten izena. "Datu hauek kontuan hartuta Gaztelaguna aldaerak Gasteizen arrakasta izan dezakeela aurreikusi genuen", azaltzen dute arduradunek. Horiek horrela, 2012ko martxoan Arabako Foru Aldundiaren babesarekin Gaztelaguna aldaera martxan jarri zuten. Komunikazio kanpaina berezitua abiatzeaz gain gazteentzako erakargarriak izan zitezkeen hainbat ekintza antolatu zituzten.

2012/2013ko datuei erreparatuz gero, Gaztelaguna aldaerak martxa ona hartu duela esan daiteke. Aurten, 91 gaztek hartzen dute parte Gaztelagunean (%34 igoera). Herrialde bakoitzean dagoen biztanle kopurua edota euskaldun kopurua kontuan hartuta Araban eta Gasteizen Mintzalaguna egitasmoak duen arrakasta nabarmen-tzekoa da oso.

ezagutza maila Euskararen inguruko azken inkestek Araban ezagutza maila nabarmen igo dela diote, ez ordea erabilera. Mintzalaguna programarekin erabilerari bultzada eman nahi zaio, izan ere, lagun askok eskoletatik kanpo ez daukate hizkuntza praktikatzeko aukerarik bere ingurua erdalduna delako. Horregatik jaio zen Gasteizko Mintzalaguna, euskaraz egiteko aukera edonork izan dezan.

Baldintzak dira 18 urtetik gora izatea eta euskaraz elkarrizketa bat izateko maila nahikoa izatea (gutxi gora-behera euskaltegiko 6. urratsa edota B1.1 maila gaindituta). 5-6 laguneko taldeak sortzen dira, astero euskaraz hitz egiteko elkartzen diren talde txikiak, hain zuzen ere. Honez gain, hilero ekintza osagarriak antolatzen dira taldeen arteko ezagutza sustatzeko.

Mintzalagun talde gehienak beraiek aukeratutako tabernetan elkartzen dira kafe edo pote baten inguruan, hala ere, eguraldiak hobera egiten duenean badira talde batzuk paseoak emateko edo kanpoan bestelako ekintzaren bat egiteko elkartzen direnak. Mintzapraktika saioak ez dira eskolak, beraz, inork ez ditu gaiak aurretik lantzen. Ahalik eta naturalena izatea da helburua. "Taldeak guztiz autonomoak dira. Guk eskaintzen ditugun ekintza osagarriez gain, beren kabuz ere zenbait txango eta ekintza egiten dituzte", adierazten dute arduradunek.

Programak hizketarako jarioa lantzea, euskaraz mintzatzeko motibazioa sustatzea, ohitura txertatzea eta harreman sare euskaldunak ehuntzea ditu helburu.

2007an GEU elkarteak, Gasteizko euskalgintzaren eta beste hainbat eragileren ekimenez Gasteizko Mintzalaguna programa abian jarri zuten. Mintzapraktika programek garapen izugarria izan dute Euskal Herria osoan, azken sei urteetan parte hartzea laukoiztu egin da.

Azken datu bilketaren arabera (2012/2013 ikasturte hasieran bildutako datuak dira), 5.487 mintzalagun daude Euskal Herri osoan (Bizkaian 2.310, Gipuzkoan 1.407, Araban 970, Nafarroan 774, Iparraldean 38). Aurtengoa 6. ikasturtea da GEU elkarteak, Gasteizko euskalgintzarekin eta beste hainbat eragilekin batera, Gasteizko Min-tzalaguna programa abiatu zuenetik. Datuek adierazten dutenez, Gasteizen oso beharrezkoa den programa dago. Aurten zehazki 685 lagunek eman dute izena (ikasturte osoan) eta 86 mintzalagun talde osatu dira. Horietatik, 79 lagunek Gurasolaguna aldaeran (ikastola bereko gurasoak elkartzen saiatzen dira) hartzen dute parte eta 91 lagunek Gaztelaguna aldaeran (18-30 urte bitarteko lagunak).

mintzalaguntzaileak Mintzalaguna egitasmoa euskara ikasten ari denari laguntza emateko sortutako ekimena da. Mintzalagunek euskaraz hitz egiteko erraztasuna eta ohitura har dezaten, mintzalaguntzailearen zeregina taldeko eredu izatea da (inolaz ere ez maisu edo irakaslea). Hizkuntza menperatzen duen heinean taldeari bizitasuna eta freskotasuna eransten dio. Oso garrantzitsua da mintzalaguntzailearen rola, horregatik, talde guztietan bat egotea izaten da helburua. Euskaraz jariotasunez eta hizkuntza erabiltzeko ohitura duen laguna da. "Mintzalagunean parte hartzen dutenen %10 bakarrik da mintzalaguntzaile eta gehiago behar ditugu, hemendik deia luzatu nahi dugu", eskatzen dute.