Zoratuta dabil eguraldia egunotan; abuztuko eguzkiak lekua hartu dio apirileko euriari eta zi-ra ilunen ordez tirantezko ka-miseta koloretsuak dabiltza ka-leetan gora eta behera, zoratuta ere. Zuberoa aldeko baserritarrek badakite apirila bero eta eguzkitsuak bereziak direla, behin edo behin disfrutatzekoak. "Gizonak behar ehün urte bizi apirila eder baten ikusteko". Berezia be-har du aurtengo apirilak. Prefosta.

Haize epela egiten ari den erara, Euskal Herriko kale eta bideak ze-harkatuko ditu Euskalakarien tropel ele-alaiak. Mihi-dantzarien koadrilaren gisa, hizkuntzaren inguruan egingo du bat, beste behin ere, euskararen herriak. Dena dago prest. Inoiz baino handiagoa agertuko den Euskal Herriak aparteko batasunarekin dirdiratuko du hemendik aurrera. Atzo eman zioten hasiera, lehen Euskalakariek, Korrika 17ri. Maitatu, ikasi, ari... Euskalakari! lelopean, milaka eta milaka lagunek sortuko dute inongo sugerik luzeena: bi mila kilometrotik gora eta euskara bera izanik bizkar-hezurra.

Trebiñu, gori-gori! Gorka Knörr-en zazpigarren alaba izan da aurten euskararen aldeko lasterketaren sorburua. Trebiñutik atera zen 17.30ean, hilaren 17an Donostiara ailegatuko den lekukoa eta mezu sekretua. Ordu erdi lehenago baina, ekitaldi berezia hasi zuten trebiñutarrek, Euskal Herriko bazter guztietatik iritsitako lagunez inguratuta. Gauzak horrela, txalaparta doinuek eta Argantzungo abesbatzaren melodiek girotu zuten, besteak beste, Asier Amondo (AEKren Arabako Artezkaritza kidea), Edurne Brou-ard (Korrika 17ren arduraduna) eta Manex Agirre (Arabako bertsolari txapelduna) protagonista izan zuen jaialdia. "Omenaldi xume bezain hunkigarria eskainiko diote Korrikari", Euskalakarien arduradunek aurreratu zuten legez.

Argantzun aldera egin zuen tropelak lehenengo, han itzulia eman eta atzera ere Trebiñura sartu aurretik. Horiexek izan ziren Korrika 17ren lehen kilometroak. Euskal oihartzuna utziko du suge kolore-tsuak han-hemenka eta, agian, oihartzuna ohitura bihurtuko da, hizkuntzaren erabilerari dagokionez. Agian, euskaraz dantzatuko di-ra mingainak nagusiki hemendik eta urte gutxira, bidezidor zein etorbideetan. Hori baino lehen, alabaina, izan zuten zerekin dantzatu ingurukoek, 19.00etatik aurrera Aske, Herrikada, Gose eta Betagarri taldeak aritu baitziren. Erritmo euskaldunak, hamar egunez Euskal Herria zeharkatuko duen sugearen bihotz taupadak markatzeko. "Pausoz pauso, gelditu barik".