Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava
Miriam Urkia euskaltzain osoa

“Erronka berriak gizartearekin landuko ditugu, egunerokoan behar zehatzak dituztenekin”

Euskaltzain oso berriki izendatu dute Miriam Urkia eta, “nobata” moduan, “ilusioz” biziko du biltzarra. Hitzorduaren nondik norakoak azaldu ditu.

Miércoles, 3 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:04h

Miriam Urkia

Galería Noticia

Miriam Urkia

donostia- Zergatik erabaki duzue Arantzazura bueltatzea XVII. biltzar honetan?

-1968ko biltzarra Arantzazun egin zuten eta hura izan zen nolabaiteko abiapuntua edo mugarria euskara batuaren estandarizaziorantz. 50 urte betetzen direla aprobetxatuta, pentsatu da ez dela leku txarra hara bueltatzeko. Orain arte egindako bidearen inguruko gogoeta egitea da asmoa, 50 urte eta gero zer? moduko zerbait. Alde batetik atzera begiratu eta ondo goazen ikusteko beharra ikusi dugu, baina bereziki aurrera begira jartzekoa ere bai, erronka berriei eusteko, beti ere gizartearekin eta elkarlanean aurrera begira jar-tzeko.

Orduan atzera begiratu, errepasoa egin eta aurrera egiteko aukera izango da?

-Lehenengo egunean egingo da ibilbidearen errepasoa, baina gero beste gaiekin hasiko gara. Interesantea izango da erronka berri horiek aztertzeko kanpoko jendea etorriko delako, komunikabideetan, eremu digitalean, hezkuntzan, administrazioan, itzulpengintzan... aritzen direnak. Zeresana duen jendearekin egingo da azterketa, azkenean benetako erabiltzaileak haiek direlako eta Euskaltzaindiaren lana zerbitzu bat eskaintzea da. Baina batez ere adituak entzutea eta iri-tziak parteka-tzea da helburua. Azkenean euskararen erabilera handitu nahi badugu arlo guztietan normaltasunez erabiltzea beharrezkoa da. Hizkuntzalarien artean bakarrik eztabaidatzen hasten bagara, duela 50 urte h-arekin gertatu zen bezala orain igual hasiko gara x-ri buruz eztabaidatzen. Behar duguna eguneroko lanean behar konkretuak dituen jendeak hitz egitea da.

Beste hizkuntzak landu dituztenak ere etorriko dira Arantzazura.

-Gurea, etxekoena aztertzea da asmoa, baina besteen bidea ikustea interesgarria da beti, beste hizkun-tzetako estandarizazio prozesuak aztertzea. Joan Martík katalunieraz hitz egingo du, Galiziako akademiako lagun bat ere etorriko da, Manuel Gonzalez, eta frisieraren bi ordezkari ere bai. Haien estandarizazio prozesua nolakoa izan den kontatuko digute. Hurrengo egunean Europako batzordean hizkuntza gutxituekin lanean ari den Namur Unibertsitateko aditu bat etorriko da. Horrek nolabait Europan kokatuko gaitu.

Gaurko testuinguruan ere kokatu nahi duzue euskara batua, eremu digitala aztertuta, besteak beste.

-Bai. Webgune berria ere aurkeztuko dugu, askoz errazago izango da informazioa topatzea. Euskaltzaindiaren argitalpen praktikoenetako bat Euskara Batuaren Eskuliburuaizango da eta Arantzazun aurkeztuko da. Oso modu praktikoan eta didaktikoan erabiltzeko aukera emango du eta biltzarreko izarretako bat izango da.

Bi baliabide horiek ere gizarteari begira sortutakoak dira.

-Bai, webgunean orain informazio asko dago baina ez da erosoa, hemendik aurrera aukera izango dugu modu errazean topatzeko behar duguna. Zalantza zehatzak dituenak, nola idatzi behar den gauza bat jakin nahi duenak errazago topatuko du erantzuna. Praktikoa izatea nahi genuen.

1968ko biltzarra mugarri izan zen. Hau ere izango al da?

-Oso momentu berezian gaude aurrera egiteko, Euskaltzaindiak ere azken urteotan hainbat aldaketa egin ditu bere lanean. Gizartean euskara normalizatuta dago, nahiz eta kaleko erabileran ez dagoen hain hedatua. Nik uste dut mometu egokia dela, eta aitzakia oso ona da 50. urteurrena, geldialdi bat egiteko, pentsatzeko bide onetik goazen, nola gabiltzan, zer behar dugun hemendik aurrera eta denok batera egiteko.

Pertsonalki, nola ikusten duzu zuk 50 urte hauetako ibilbidea euskara batuari dagokionean?

-1968an ni sortuberria nintzen;Arantzazun eztabaidatzen ari zirenean, Aretxabaletako ikastola sortu berrian hasi berria nintzen. Nik beti ikasi dut ikastolan, niretzat euskara oso normala izan da, euskararekin batera haztea ere bai. Orain Euskaltzaindian egonda beste Arantzazu batean egoteko aukera izatea hunkigarria da, niri aparteko ilusioa egiten dit. Kontatu izan didate baina nik ez nuen bizi ordukoa eta horregatik oraingo honetan parte hartu nahi dut. - A. Z. / Argazkia: Ruben Plaza

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus