Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava
gasteizko mintzalagunaren

Euskararen ezagutzatik erabilerara jauzi egitea da Mintzalagunaren erronka

Azken ikasturtean 719 lagunek osatu dute hiriko Mintzalagun sarea hizkuntza praktikatzeko talde txikietan

Begoña Martín - Lunes, 1 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

GEU elkartearen 25. urteurrena eta Gasteizko Mintzalagunaren 10.ena dela eta, urriaren 28an ‘Egin dezagun kale!’ ospakizun-eguna antolatu zuten bi elkarteok. Argazkia: Pilar Barco

GEU elkartearen 25. urteurrena eta Gasteizko Mintzalagunaren 10.ena dela eta, urriaren 28an ‘Egin dezagun kale!’ ospakizun-eguna antolatu zuten bi elkarteok. Argazkia: Pilar Barco

Galería Noticia

GEU elkartearen 25. urteurrena eta Gasteizko Mintzalagunaren 10.ena dela eta, urriaren 28an ‘Egin dezagun kale!’ ospakizun-eguna antolatu zuten bi elkarteok. Argazkia: Pilar Barco

gasteiz- Gero eta jende gehiagok du euskaraz hitz egiteko gaitasuna, eta Gasteizen eta Araban euskaldunon kopuruak gora egin du nabarmen azken urteotan. Erabileran dago erronka. Euskararen ezagutza gero eta handiagoa den bitartean praktikak ez du hainbeste gora egiten Araban. Zergatik? Hainbat arrazoi daude, besteak beste, euskara ikasten ari direnak ez dira euskaraz hitz egitera animatzen;hizkuntza jakin eta menperatu arren, lagun askok euskaraz aritzeko aukera gutxi dituzte;nahiz eta euskaldunak izan, ohituraz euskaraz gutxi egiten dute beste batzuek.

Arazo horiei aurre egiteko eta kaleko eta etxeko ezagutza eta praktikaren arteko espazioa irabazteko Gasteizko Mintzalagun egitasmoak gogor egiten du lan. Ikasturte berri honetan parte hartzeko matrikulazio epea gaur, urriaren 1ean, zabalduko da. Izen-ematea online egin beharko dute www.gasteizkomintzalaguna.eus atarian egongo den galdetegiaren bidez. GEU elkarteko lankideek matrikulak jaso eta taldeak sortzen dituzte. Horretarako, ordutegia eta adina dira irizpide nagusiak, baina ahal izanez gero auzoa edota zaletasunak kontuan hartzen saiatzen dira.

Mintzalagunaren dinamika sinplea da: euskaraz hitz egiteko lagun talde batekin elkartzea astean ordubetez. Hartu duten konpromisoa astean, gutxienez, behin elkartzearena da. Praktikatzeko premia dutenak baita euskaraz ondo moldatzen diren lagunak ere animatu nahi dituzte Zuriñe Gil eta Maddalen Agirrek, biek Mintzalagun egitasmoaren ardura dute.

Astean ordubeteko konpromisoa ez da oso handia, hala ere, euskarari ekarpen handia egiten diote: euskaldun kopurua handitzen laguntzen dute, eta beraiek ere euskaraz bizitzeko aukera gehiago izaten dute.

6-8 laguneko taldeakEuskara klasetik kanpo erabiltzeko 6-8 laguneko taldeak sortzen dira eta hauek astean behin, ordubetez, elkartzen dira, gehienak taberna batean. Zentzu horretan, taldeek elkartzeko gunea zein izango den erabakitzeko askatasun osoa dute. Mintzalagun taldeak nahiko autonomoak dira, hau da, proposatutako ekimenetan parte hartzen dute baina haiek, ordubetez astero elkartzeaz gain, haien erabakiak hartzen dituzte, adibidez, ibiladiak egiten dituzte, edo museo batera joaten dira. GEU elkartetik hilero lauzpabost proposamen egin ohi dituzte (antzerkia, mendi irteera, sukaldaritza tailerrak, bisita gidatuak,…) baina horietaz gain taldeek euren kabuz beste hainbat plan antolatzen dituzte.

lagun euskaldunakTalde gehienetan oso giro ona sortzen da, izan ere, badira mintzapraktika talde izatetik lagun talde bilakatu direnak. Mintzalaguna egitasmoko teknikariak diren Zuriñe Gil eta Maddalen Agirreren ustetan, ikasturte amaieran Mintzalagun talde bezala hasi zena, gaur egun lagun taldea da. Praktikatzeaz gain, beraz, lagun euskaldunak egiteko aukera ere eskaintzen du programak.

Egin jauzi da ikasturte honetako leloa. Zuriñe Gilek adierazi du bere garaian euskararen erabilerara jauzi egin eta Mintzalagunean apuntatu ziren pertsonak omentzeko asmoa daukala leloak, eta animatzeko bigarren jauzi bat egitera: mintzalagun taldetik kanpo ere euskaraz egiten hastea.

2007. urtean egitasmoa hasi zenetik parte-hartzaile kopuru handiena izan da ikasturte honetan. Gasteizko Mintzalagun egitasmoak hamar urte bete ditu, GEU elkarteak (Gasteizko euskalgintzaren eta beste hainbat eragileren ekimenez) programa abiatu zuenetik. Lehenengo urtean ehun lagun hasi ziren astero-astero ordubetez euskaraz mintzatzeko elkartzen.

Kopuru hori biderkatzen joan da urtez urte, eta dagoeneko Gasteizen 700 mintzalagun baino gehiago inguru daude. Eta ez bakarrik hirian. Aiaraldean, Gorbeialdean, Lautadan, Mendialdean eta Arabako Errioxan ere elkartzen dira. Apurka-apurka gora doa euskararen erabilera Gasteizko kaleetan. Araban euskaldunon kopuruak gora egin du nabarmen azken urteotan. Gero eta jende gehiagok du euskaraz hitz egiteko gaitasuna. Eta Mintzalagunen sarea zabalduz eta sendotuz doa Euskal Herrian zehar: 6.000 pertsonak baino gehiagok osatzen dute.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus