Euskararen erabilera bultzatzea ez da ibilbide erraza; hizkuntza ezagutzen duten baina oraindik eguneroko bizitzan integratzen ez duten herritar askoren ohitura aldatzea esan nahi du. Baina, pixkanaka-pixkanaka, herritarrak norabide horretan doaz. Aitziber Balantzategik (AEKko Kontseilu Errektoreko lehendakaria) dioenez, Araban euskararen erabileraren hazkundea islatzen duten azken datuak positiboak dira. Eta Araba Euskaraz edo Korrikarekin egiten diren ekitaldiek, zalantzarik gabe, ohiturak aldatzen laguntzen dute. “Pozgarria da Gasteizen, Arabako hiriburuan hain zuzen ere, erabilerak gora egin izana; azken urteetako joera izan da eta horretan jarraitzeak pizgarria izan behar du. Halere, egiteko asko daukagu oraindik eta aspaldian esaten ari garen bezala, erabilerarako esapazioak irabazi behar ditugu toki guztietan, baita Araban ere, eta horretarako Hizkuntza politiketan neurri ausartagoak behar dira”, azpimarratzen du. Ildo beretik, Aitziber Balantzategik dio euskarak herritar guztien laguntza behar duela, bereziki euskara dakiten guztiena, baina garrantzitsua da, baita ere, AEKn izena ematen ez dakitenak animatzea, edozein oinarri dutela ere, hizkuntza ondo ikasteko.

“Amaitu berri den Korrikak zabaldu mezuak ere berresten du kale neurketak: euskarak denon beharra dauka eta bidea elkarrekin, elkarlanean ta nork bere konpromisoak hartu behar ditu, norbanakoak zein kolektiboak. Era berean, euskararen erabilera ahuspotu ahal dituzten ekimen guztiak (pribatu zein publikoak) beharrezkoak dira herri hau euskaraz biziko bada. Zer esanik ez, hezkuntzak euskararen ezagutzan daukan garrantzia kontuan izanik”, ondorioztatu du.

Ikastetxeak

Izan ere, Araba Euskaraz bezalako ekitaldiek euskararen erabilera bultzatzen dute Araban. Azken datuen arabera, euskarak bultzada handiagoa hartu du azken urteotan, eta orain lehen baino gehiago erabiltzen da. Hori, neurri handi batean, D eredua osatzen duten ikastetxeei esker gertatzen da, eta, gainera, euskara sustatzen duten ekitaldiei esker.