Zer bilakaera izan du soldaten igoerak azken urteotan? Eta alokairuaren prezioaren igoera?

Berriki egindako azterlan baten arabera, alde handiegia dago soldaten igoeraren eta alokairuko etxebizitzen prezioaren igoeraren artean; beraz, gero eta zailagoa da herritar askorentzat independentzia.

Euskal Autonomia Erkidegoan, alokairuko etxebizitza baten metro koadroko prezioa % 5,1 garestitu zen, eta soldatak %0,1 jaitsi ziren 2022an, Lansarien eta etxebizitzen alokairuaren zerrenda izeneko azterlanaren arabera. Azterlan hori Fotocasa higiezinen indizearen alokairuko etxebizitzen batez besteko prezioetan eta InfoJobs plataformaren lan-eskaintzen batez besteko soldaten datuetan oinarritzen da.

Soldatek eta etxebizitzaren prezioak 2012az geroztik izan duten bilakaerari erreparatuta, ikusten da 10 urte horietan soldatak % 11,3 igo direla (% 8,7 azken bost urteetan); alokairuko etxebizitzaren prezioa, berriz, % 36,1 igo da (%2 9 azken bost urteetan). “Alokairuaren prezioa izugarri garestitu da azken hamarkadan. 2014. urtean krisi ekonomikoa suspertu ondoren, alokairuko etxebizitza sustatu zen herritarren bizitzeko aukera nagusi gisa, eta, horren ondorioz, eskaria handituz joan zen, eskaintza oso urria baitzen.Une honetan, historiako errentamendu-preziorik altuenen aurrean gaude, alokairuko etxebizitzen bolumena bat-batean murriztearen ondorioz, gutxieneko stock-egoera sortu baita. Alokairuaren kostua igotzen ari den bitartean, soldatak ez dira erritmo berean igotzen, eta, beraz, herritarrek alokairuaren % 43ko ahalegina egin behar dute. Egoera horrek gero eta gehiago zailtzen du etxebizitza eskuratzea”, azaldu du María Matosek, Estudioetako zuzendariak eta Fotocasako bozeramaileak.

“Azken 10 urteetan, Espainiako batez besteko soldata apurka-apurka hazi da 2008-2013 aldiko atzeraldi ekonomikoaren ondoren, eta Europako Batasuneko gainerako herrialdeen antzeko portaera izan du. Hala ere, Alemaniaren edo Frantziaren ordainsarietatik urrun gaude, eta Espainiako langileei eragin die gehien erosteko ahalmenaren galerak. Patronalaren eta sindikatuen artean hemendik 2025era itundutako soldata-igoerak, inflazioari eustearekin batera, egoera hori arintzera eta enpleguari eustera bideratuta daude”, adierazi du Mónica Pérez InfoJobseko Komunikazio eta Azterlanetako zuzendariak.