Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava

Ahoak bizi eta belarriak prest araban

Irailaren 20tik aurrera izena emateko aukera dute herritarrek. Euskararen erabilera aktibatzeko asmoa du Euskaraldiak

Begoña Martín - Domingo, 16 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:04h

Arabako batzordeetako hainbat ordezkari elkartu ziren Gasteizen pasa den ostegunean.

Arabako batzordeetako hainbat ordezkari elkartu ziren Gasteizen pasa den ostegunean. (Argazkia: ALEA)

Galería Noticia

Arabako batzordeetako hainbat ordezkari elkartu ziren Gasteizen pasa den ostegunean.

gasteiz- Euskararen ezagutzak eta erabilerak gora egin dute gero eta jende gehiagok euskaraz ikasi eta hitz egiten du eta. Bide horretan jarraitzeko eta euskararen aktibazioa bultzatzeko asmoz, Euskal Herri osoan ospatuko duten Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa sozialak herritarren hizkuntza ohituretan eragin nahi du. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean (Euskararen Egunera arte) antolatuko dute izugarrizko ekimen hori Euskal Herrian eta helburu nagusia izango da aldi berean euskararen aktibazioa bultzatzea lurralde osoan, hau da, hamaika egunez euskal hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea.

11 egun horietara heldu arte bidea oso garrantzitsua izango da, eta Arabako euskaldunei bide hori elkarrekin egiteko gonbita luzatu diete. Euskararen erabilera sustatzeko ekimena bultzatu dute Arabako euskaltzaleek, eta herritarrek hizkuntza ohiturak aldatzeko parte hartuko dute.

guztion arteanHizkuntza ohiturak aldatzea eta egunerokotasunean euskaldunak eta hizkuntza ulertzen dutenak euskaraz gehiago aritzea dira helburu nagusiak. Ehunka dira Euskaraldian izena eman duten herri eta entitateak. Zehazki, 350 udalerrik hartuko dute parte egitasmo honetan. Pasa den ekainean Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñeko alkateek publikoki egin zuten bat Euskaraldia egitasmoarekin: Euskal Herrian populazio gehien duten udalerriek hartzen dute parte, besteak beste hegoaldeko lau hiriburuek. Eneko Goiak, Juan Mari Aburtok, Gorka Urtaranek eta Joseba Asironek azpimarratu zuten hiriburuek euskararen sustapenean duten garrantzia. Haien esanetan, “hiriburuek gune eroso eta abegikorrak izan behar dute euskararen erabilera bultzatzeko bidean”.

Eta hemendik aurrera herritarrak izango dira protagonistak. Guztion artean hizkuntza ohiturak astintzen saiatuko dira. Azaroaren 23a baino lehen herritarrak prestatzea funtsezkoa izango da Euskaraldian parte hartzeko.

herritarrentzat izena emateko epeaIrailaren 20an, datorren ostegunean, Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa sozialean parte hartzeko norbanakoen izen-emate epea irekiko dute. Herritarrak izango dira egitasmoaren protagonistak eta hizkuntzaren jakintza mailari lotutako bi rolen arabera parte hartu ahal izango dute (ahobiziak eta belarriprestak). Horretarako, herritarrek izena eman beharko dute Euskaraldian parte hartzeko irailaren 20tik aurrera. Nola? Euskaraldiak iraungo duen 11 egunetan Ahobizi edo Belarriprest identifikazio ikurra edo txapa erabiliko dute parte-hartzaile guztiek (16 urtetik gorako herritarrak izango dira). Edonor izan daiteke Ahobizi edota Belarriprest. Zehazki, ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten lagunak dira Ahobizi (baita ezezagunei lehen hitza euskaraz egiten dietenak ere). Ahobiziak lehen hitza beti euskaraz egingo du.

Belarriprest, berriz, gutxienez euskara ulertzen duten kideak dira, gainontzekoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak. Beraz, belarriprestak gonbitea egingo die euskaraz dakiten guztiei euskaraz hitz egiteko;bestearen edo norberaren euskara maila kontuan hartu gabe.

Antolatzaileek adierazi dutenez, Euskaraldian parte hartzeko ariketa honek ez-ohiko egoerak sortuko ditu, tarteka deserosoak ere izan daitezkeenak (adibidez, elkarrizketa elebidunak, edo beti erdaraz ezagututako gertuko kidearekin euskaraz egitea). Horregatik, azaroaren 23a baino lehen herritarrak prestatzea funtsezkoa izango da, gertatuko diren kasu horietan nola jokatu jakin dezaten. Bitartean, herrietan hainbat lantalde osatu dira ahobizi eta belarripresten arteko harremana arrakastatsua izan dadin. Horren harira, batzorde bakoitzeko hainbat lagun (bizpalau) prestatzen dituzte, gero beraiek euren herrietan belarriprestak eta ahobiziak prestatzeko boluntario talde bat forma dezaten. Boluntario horiek belarriprestak eta ahobiziak formatuko dituzte.

inertziak astinduzGaur egun erabilerak gora egin du Euskal Herrian, elebidun kopurua igo delako. Alegia, euskara ikasi eta erabiltzen duen jende gehiago dago gure artean. Zer lortu nahi du Euskaraldiak? Alde batetik, herritarren harremanetan hizkuntzarekin dituzten inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea. Beste aldetik, Euskal Herrian euskara ulertzen duen jendea pentsatzen dutena baino gehiago dela jabearaztea eta euskara gehiagotan erabili dezaketela ikusaraztea. Gainera, hizkuntza ohiturak aldatzea norberaren hautua izan arren, bidea taldean eta batera, erosoago eta lagunduago egitea. Azkenik, euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak sortzea.

Elkarlana funtsezkoa izango da. Horregatik, herriz herri eta hainbat enpresa eta entitatetan antolatzen ari diren batzordeetan parte har dezakete herritarrek Ahobizi eta Belarriprest berriak aktibatzeko asmoz. Garrantzitsua izango da pertsona aktiboaren rola: lehenengo hitza euskaraz eginez, ulertzen dutenekin euskaraz arituz, eta euskarazko hizkuntza praktikak bultzatuz.

Ahobizi zara

Zer da. Ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten lagunak izango dira Ahobizi, baita ezezagunei lehen hitza euskaraz egiten dietenak ere. Ahobiziak lehen hitza beti euskaraz egingo du. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin hitz egingo du.


Ahobizi izan daiteke…

16 urte baino gehiago izan eta…

--Euskaraz ongi moldatzen dena eta hamaika egunetan euskaraz egingo duena ulertzen duten guztiekin. Izan daiteke orain arte horretan saiatu den kidea, edo hizkuntza jokaera orain aldatzea erabaki duena.


--Euskaraz erdizka moldatzen dena baina prest sentitu eta hamaika egunetan euskaraz egingo diena ulertzen duten guztiei.


Euskararen inguruko jarrerak eta jokaerak.

Ahobizi izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Ahal duzun guztietan euskara erabiltzeko prest? Ahobizi zara! Hamaika egunetan, hizkuntza aldaketarako aukeratu dituzten harreman horietan ezezik, bizitzako esparru guztietan euskaraz arituko dira.

Belarriprest zara

Zer da. Gutxienez euskara ulertzen duten kideak izango dira Belarriprest, gainontzekoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak. Euskarazko elkarrizketak sortzen lagundu eta euskara erabiltzeko giro babestua sortuko dute.


Belarriprest izan daiteke…

16 urte baino gehiago izan eta…

--Euskaraz ongi egiten duena baina erdaraz hitz egiten duen zenbaitekin (nahiz eta ulertu) ez du hamaika egunez euskaraz soilik hitz egiteko ariketa egin nahi;edo ez da prest sentitzen, adibidez, orain arte erdaraz izan dituen harremanak euskaraz izateko pausoa emateko.


--Euskaraz gutxi gorabehera hitz egin dezakeena baina ez dena ausartzen.


--Euskaraz ulertzen duena baina ez dena hitz egiteko gai sentitzen.


Euskararen inguruko jarrerak eta jokaerak.

Belarriprest izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Dakienari zuri euskaraz hitz egiteko gonbitea egin nahi diozu? Belarriprest zara!

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

Más sobre ¡Qué mundo!

ir a ¡Qué mundo! »

  • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
  • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

  • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus