Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava

Euskaraldiarekin bat egin du arabak

Kuadrilletan sortu dira batzordeak euskarari bultzada emateko. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra gauzatuko da

Begoña Martín - Sábado, 15 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:04h

GASTEIZ- Arabako kuadrilla guztiek eta Gasteizko auzoek Euskaraldiarekin bat egin dute. Pasa den ostegunean, irailaren 13an, Arabako herrietako batzordeen Foroa ospatu zuten Gasteizen, Euskaraldiari bultzada emateko. Arabako batzordeetako hainbat ordezkari elkartu ziren Euskaraldia gogoz hartu dutela adierazteko asmoz. Dagoeneko Arabako kuadrilla guztietan sortu dira batzordeak: Aiaraldea, Añana, Errioxa, Gasteiz, Gorbeialdea, Lautada, Mendialdea eta Trebiñun. Honek Euskaraldian parte hartu nahi duen arabar orok bere herrian bertan izena eman ahal izango duela bermatzen du.

Euskaraldiak hizkuntza ohiturak aldatzea du helburu. Hurrengoa da ekartzen duen proposamena: 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra euskaraz hitz egiten edo ulertzen duten guztion artean egin dezaten euskaraz Euskal Herri osoan. Ehunka dira Euskaraldian izena eman duten herri eta entitateak. Zehazki, 350 udalerrik hartuko dute parte egitasmo honetan.

Irailaren 20anHemendik aurrera herritarrak izango dira protagonistak. Datorren irailaren 20an izena emateko epea irekiko dute herritarrentzat. Internet bidez zein herriko batzordearen bitartez eman ahal izango dute izena. Hurrengo egunotan zabalduko dituzte zehaztasunak.

Euskal Herri osoan ospatuko duten Euskaraldia, euskararen erabilera sustatzeko ekimena, bultzatu dute Arabako euskaltzaleek. Hain zuzen ere, azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte iraungo du ekitaldiak. Hamaika egunez ingurune naturalean euskaraz egiteko martxan jarri duten egitasmoa da, euskara erabiltzeko gune eroso eta natural berriak eraikitzeko asmoz. Euskal Herri osoan hizkuntza ohiturak aldatzea eta egunerokotasunean euskaldunak eta hizkuntza ulertzen dutenak euskaraz gehiago aritzea dira helburu nagusiak.

AHOBIZI eta BELARRIPRESTIrailetik aurrera herritarrek izena emateko aukera izango dute. Nola? Euskaraldiak iraungo duen 11 egunetan Ahobizi edo Belarriprest identifikazio ikurra edo txapa erabiliko dute parte-hartzaile guztiek (16 urtetik gorako herritarrak izango dira). Zehazki, ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten lagunak dira Ahobizi (baita ezezagunei lehen hitza euskaraz egiten dietenak ere). Belarriprest, berriz, gutxienez euskara ulertzen duten kideak dira, gainontzekoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak. Ahobizi edo Belarriprest izateak ez duela euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

Más sobre ¡Qué mundo!

ir a ¡Qué mundo! »

  • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
  • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

  • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus