Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava

Euskaltzaindiaren mendeurrenaren ospakizunak abian, batuaren inguruan

Elkarlan hitzarmena izenpetu zuten Iparraldeko elkargoak eta akademiak atzo Baionan

Franck Dolosor Corresponsal - Viernes, 14 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:04h

Euskaltzaindia

Euskaltzaindia (Borja Guerrero)

Galería Noticia

Euskaltzaindia

baiona- Euskaltzaindiak ehun urte betetzen dituela eta, zortzi ekitaldi antolatu dituzte eta horien artean lehena Baionan ospatu zen atzo. Egun osoan mende erdira heldu den euskara batuari buruz aritu ziren euskaltzainak eta Ipar Euskal Herriko irakasle, kazetari, idazle eta erakundeetako ordezkariak. Batuaren sortzea Arantzazun kokatzen dute askok 1968an baina prestatze lehen bilerak lau urte lehenago Lapurdiko hiriburuko Cordeliers karrikan egin zituztela, bertze bertze Txillardegiren inguruan, gogoratu zuten atzo Baionako herriko etxeko areto nagusian egin zen biltzarrean.

Duela gutxi zendu diren Ximun Haran, Piarres Charritton, Manex Pagola eta Jean Haritschelhar euskaltzaleak ere gogoan izan zituzten. Marie Jeanne Minaberri eta beste emakume batzuen ekarpena ere kontuan hartu behar dela gehitu zuen Itxaro Bordak. Batua genero ikuspegitik aberastearen beharraren deia egin zuen idazleak. Gexan Alfaro Lantziri idazleak eta JanBattitt Dirassar kazetariak gogoratu zuten begi onez ikusi zutela batuaren hedatzea lehen hitz egokirik gabe gelditzen baitziren batzuetan. Halaber, zuberera, behe nafarrera eta lapurtera menperatzen dutenek kolore berezia eman diezaioketela batuari gehitu zuten.

Euskara batuaren sortzea iraultza izan zen batzuentzat, X hizkia CH ordezkatzen hasi zelarik Iparraldean eta H hedatu zelarik Bidasoa ibaiaren hegoaldean, giro berezian frankismo garaian. Dena den, 50 urte geroago helburuak lortu direla azpimarratu zuen Sagrario Aleman euskaltzainak “euskaldun guztiek elkar ulertzeko tresna baliagarria baitugu”. Andres Urrutia euskaltzainburuak goraipatu zuen sortu dela “inposaketarik gabeko komunikazio espazio bat denentzat”. Batua euskalkiekin erabat osagarria dela azpimarratu zuten eta ekimen guztien arteko harremanak sendo-tzea eskatu zuen Naroa Gorostiaga Euskararen Erakunde Publikoaren ordezkariak. “Askotan lan batzuk egiten dira nonbait eta hori baliagarria izan liteke beste herrietan” zioen apikultura eta trafikoari buruzko hiztegiak lantzen dituen euskaltzaleak.

ErkalanaIpar Euskal Herriko 300.000 biztanleen artean %22 pasatxok menperatzen du euskara, bertze %8 elebidun pasiboak direlarik. Euskarak ez du oraindik inolako lege babesik baina Euskal Hirigune Elkargoak bere erabilera sustatu nahi du. Atzo urrats berria eman zuen erakundearen presidente Jean René Etchegarayk aholku emaile izendatu baitzuen Euskaltzaindia. Bi erakundeek elkarlan hitzarmena izenpetu izanaz poztu zen Andres Urrutia euskaltzainburua lehen aldiz historian aholku emaile direlako Euskal Herri osoko erakunde guztientzat. Gainera elkargoak 20.000 euroren laguntza emanen dio Euskaltzaindiari. “Orain arte Iparraldean euskarak izan ez duen ofizialtasuna ematen dio hitzarmenak” Sagrario Alemanen hitzetan. Euskaltzaindia euskararen batasunas ariko da Arantzazun urriaren 4, 5 eta 6an.

Ayer en Baiona

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

Más sobre ¡Qué mundo!

ir a ¡Qué mundo! »

  • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
  • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

  • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus