Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava
onostia Zinemaldiko klasiko zaharberrituaren urteroko hitzorduari

"Ladri di biciclette/Bycicle Thieves" filmaren proiekzioak emango dio hasiera Klasikoa sailari

Thierry Frémauxek aurkeztuko du Zinemaldiaren eta Lyongo Lumière zinema-jaialdiaren arteko lankidetza hau

DEIA.EUS - 2018(e)ko irailaren 3a, astelehena - 13:13etan eguneratua

"Ladri di biciclette/Bycicle Thieves"filmaren proiekzioak emango dio hasiera Klasikoa sailari

"Ladri di biciclette/Bycicle Thieves"filmaren proiekzioak emango dio hasiera Klasikoa sailari

Galería Noticia

"Ladri di biciclette/Bycicle Thieves"filmaren proiekzioak emango dio hasiera Klasikoa sailari

Lumière! L’aventure commence filmaren iazko aurkezpen gogoangarriaren ondoren –Canneseko zinema-jaialdiko eta Lumière Institutuko zuzendari Thierry Frémauxen emanaldi iruzkinduna barne–, zaharberritutako klasiko baten emanaldia urteroko hitzordu bihurtzeko elkarlanean hasi dira Donostia Zinemaldia eta Lyongo Lumière zinema-jaialdia.

DONOSTIA.

Klasikoa ekimenari hasiera emateko, Vittorio De Sicaren Ladri di biciclette / Bycicle Thieves (1948) ekoizpena aukeratu dute, Italiako neoerrealismoaren film enblematikoa.

Filma zaharberritu du Boloniako Cineteca Fundazioko L’imagine Ritrovata laborategiak (Italia), ikerketa, kontserbazio eta zaharberritze zinematografikoaren alorrean mundu-mailan erreferentzia den zentroak. Zaharberritutako filma Canneseko aurreko zinema-jaialdiko Cannes Classics sailean aurkeztu zen eta handik gutxira Boloniako II. Cinema Ritrovato zinema-jaialdian proiektatu zen, Ritrovati e Restaurati 2018 / Recovered &Restored 2018 sailaren barruan.

Urtero, Zinemaldiak eta Lumière zinema-jaialdiak elkarrekin aukeratutako film bat proiektatuko da Donostian.

Ladri di biciclette filmaren emanaldia Frémauxek aurkeztuko du, Tabakalerako zinema-aretoan, irailaren 24an (astelehena).

Zinemaren historiako lan onenen artean dagoela irizten zaio filmari, eta atzerritar hizkuntzako film onenaren Oscar sari bat irabazi zuen 1949an. Gizon baten zoritxarraren berri emango digu;izan ere, laneko lehenengo egunean, lan egiteko ezinbesteko bitartekoa lapurtuko diote: bizikleta. ¿Qué es el cine? lanean, filmari buruzko azterketa ospetsua egin zuen André Bazinek;filma zinema purutzat deskribatu, eta zera ondorioztatu zuen argumentuari buruz: “Langilea bizi den mundu horretan, pobreek, aurrera ateratzeko, elkarri lapurtu behar diote”.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus